12:30

Politika

KATALUNIA

PDeCATek Sanchezi ohartarazi dio orain zailagoa izango duela bere babesa lortzea

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Alderdiko presidenteorde aukeratu berriak ziurtatu duenez, aurrerantzean erabaki guztiak batera eta koordinatuta hartuko dituzte. Asteburuan zuzendaritza berritu du PDeCATek.

  • Miriam Nogueras PDeCATeko presidenteorde berria. Argazkia: EFE

    Miriam Nogueras PDeCATeko presidenteorde berria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Miriam Nogueras PDeCATeko presidenteorde berriak astelehen honetan ziurtatu duenez, asteburuan alderdiaren zuzendaritza berritu ostean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak zailagoa izango du aurrerantzean Diputatuen Kongresuan PDeCATen babesa lortzea.

"(Gure artean) koordinatu egin behar dugu, agian orain arte oso ongi egin ez duguna. Nork hartuko ditu erabakiak Madrilen? Batera eta koordinatuta hartuko ditugu", esan du Noguerasek Catalunya Radio irrati katean egin dioten elkarrizketan.

Marta Pascal orain arte PDeCATeko koordinatzaile nagusi izan dena ez da zuzendaritza berrian izango. David Bonhevi alderdiko presidente berriari TV3 Kataluniako telebista publikoan egin dioten elkarrizketan, Marta Pascalek Pedro Sanchezen mozioari babesa eman izanak ondorioak eragin dizkion galdetu diote. Presidente berriak ukatu egin du alderdian "tirabira" gehien sortu duen gaia izan dela.

Bonheviren esanetan, Pascalek "lan ona egin du bi urte hauetan". Halaber, Pascalek alderdiaren buruzagitzari uko egin izana Puigdemonten eta beraren arteko "gai pertsonal" gisa ez planteatzea eskatu du.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena