Politika
Katalunia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Carles Puigdemonten proiektua babesten duten kritikoen joera gailendu da asteburu honetan egiten ari diren alderdiaren Batzorde Nazionalean.
Marta Pascal PDeCATeko koordinatzaile nagusia. Argazkia: EFE
PDeCAT alderdiko buruzagitzari uko egin dio larunbat honetan Marta Pascal PDeCATeko koordinatzaile nagusiak, alderdiko hainbat iturrik jakinarazi dutenez. Pascalek berak komunikabideen aurrean adierazi duenez, "onartezina da Puigdemonten konfiantza ez izatea".
PDeCAT alderdiaren Batzorde Nazionala egiten ari dira asteburu honetan, buruzagi berriak aukeratzeko eta bide-orria zehazteko asmoz. Carles Puigdemont presidente ohia babesten duten kritikoek adierazi dute Puigdemonten proiektu berriarekin bat egin nahi dutela (Crida Nacional per la Republica), eta larunbat honetako batzorde politikoan PDeCATek erabaki du bazkide guztiak proiektu horrekin bat egitea.
Alderdiaren Exekutiba berrian Damia Calvet eta Miquel Buch kontseilariak izango dira, Puigdemonten proiektuan paper garrantzitsua izan dutenak, alegia. Gainera, espetxean dauden kontseilari ohiek (Josep Rull, Jordi Turull, Joaquim Forn) eta atzerrian dagoen Lluis Puigek ere Crida Nacional proiektua babestu dute.
PDeCATek alderdiaren azpiegitura berria adostuko du, eta aukeratutako hautagaitza bozkatuko dute bihar bazkideek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa