Politika
Justizia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EH Bilduk aurkeztutako salaketa baten harira hasi zen prozesua, Alonsotegi Eraikiz hirigintza suspertzeko sozietatean antzemandako ustezko irregulartasunak direla-eta.
Alonsotegiko bi alkate jeltzale ohiren aurkako auzia prozedura judiziala bihurtu du Barakaldoko Instrukzio 1. Epaitegiko epaileak, hainbat delitu leporatuta, tartean, dirua bidegabe erabiltzea, iruzurra eta influentzia-trafikoa.
Akusatuen defentsek eskatutako artxibatzea errefusatu du epaileak uztailaren 17ko auto batean eta, 2014ean EH Bilduren salaketa baten ostean, auzitegietan irekitako auzia prozedura judiziala bihurtu du, Alonsotegi Eraikiz hirigintza sozietatateak ustez egindako irregulartasunak direla-eta.
Alonsotegiko hirigintza sustatzeko sozietate hori 2003an sortu zuten, eta 2011an desegin, 4,1 milioi euroko zorra utzita. Alonsotegiko Udalak bereganatu zuen zorra hori, udaletxeko kontu-hartzailearen txostenen aurka. Dena dela, litekeena da antzemandako irregulartasun horiek kopuru hori gainditu izana.
Irregulartasun horiengatik, Gabino Martinez de Arenaza eta Aitor Santisteban Aldama Alonsotegiko alkate jeltzale ohiak inputatu zituzten, beste sei lagunekin batera. Epaileak uztaileko auto horretan ebatzi duenez, zortzi inputatuei "ez dagokie auziaren artxibatzea, izan ere, baliteke sozietate horrekin Administrazio Publikoaren aurka zenbait delitu egin izana".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa