Politika
Presoak
Agentzia | Erredakzioa
Moulins-Yzeure espetxetik Lannemezanera eraman dute preso gernikarra. 20 dira jada Frantziako Gobernuak gerturatutako presoak.
Frantziako Gobernuak Javier Abaunza ETAko presoa Lannemezaneko kartzelara hurbildu du. Abaunzarekin, jada 20 dira Emmanuel Macronen Exekutiboak egindako gerturatzeak.
Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak jakinarazi duenez, Gernikako presoa Moulins-Yzeure espetxetik Lannemezanera eraman dute (Euskal Herritik 317 kilometrora).
Javier Abaunza euskal preso politikoa Lannemezango espetxera hurbildu dutehttps://t.co/ATxMYKvvLK
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) 20 de julio de 2018
Dagoeneko 20 dira Frantziako Gobernuak otsailetik egindako gerturatzeak. Azken hurbiltzeak joan den astean egin zituen Macronen Exekutiboak: Igor Suberbiola, Ibon Goieaskoetxea eta Asier Bengoa gerturatu zituen.
Abaunzari 35 urteko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazioalak Rafael Martinez Emperador Auzitegi Goreneko epailea hiltzea egotzita.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa