Politika
Gipuzkoako Auzitegia
Erredakzioa
Bati lau urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diote. Beste batek bi urte eta erdiko zigorra jaso du, eta gainerakoei biek bina urteko kartzela-zigorrak jaso dituzte.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Gipuzkoako Auzitegiak lau guardia zibil zigortu ditu Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideak torturatzeagatik eta hamaika agente absolbituta geratu dira.
Gipuzkoako Auzitegiko Lehenengo Sekzioak ebazpena eman du gaur eta bertan kabo bati lau urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri dio aipatu ETAko kideak torturatzeagatik.
Era berean, beste agente batek bi urte eta erdiko kartzela-zigorra jaso du, eta beste biri bi urtez etengabe lokalizatuta egoteko agindua eman die.
Donostian epaitu zituzten gainerako hamaika guardia zibilak absolbitu egin dituzte.
Igor Portuk eta Mattin Sarasolak aurkeztutako salaketen harira ireki zen auzia. ETAren Elurra taldeko kideak izatea eta Barajas aireportuko T-4an atentatua egitea leporatzen diete. Guardia Zibilak 2008ko urtarrilaren 6an atxilotu zituen eta atxiloketaren ondoren kolpeak eta tratu txarrak jasan zituztela salatu zuten. Agenteek, berriz, atxiloketan indarkeria erabili behar izan zutela argudiatu zuten.
Urtebeteko instrukzioaren ostean, Donostiako Auzitegiak atxiloketan edo trasladoetan parte hartu zuten 15 guardia zibil auziperatu zituen.
J.C.G. sarjentuari lau urte eta erdiko espetxe-zigorra ezarri dio epaiak, "tortura larri eta lesio" delitu batengatik, izan ere, operazioaren arduradun nagusia izan zen, Zigor Kodeko 174, 176 eta 147 artikuluek aurreikusi bezala. Era berean, zortzi urteko inhabilitazioa ezarri diote.
Bestalde, J.E.M. guardia zibilari bi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diote eta beste bi urteko zigorra S.G.A.M. eta S.M.T. agenteei. Sarjentuak eta J.E.M. guardiak 18.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko diote Igor Porturi, eragindako kalte fisiko eta psikikoarengatik. Era berean, azkenak eta beste bi guardia zibilek 6.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote Mattin Sarasolari.
Guardia zibilek Portu eta Sarasola ETAko 'Elurra' taldeko kideak iraindu, herio-mehatxatu eta kolpatu zituztela frogatutzat jo du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak, atxiloketan zein lekualdaketa ezberdinetan.
Erasoak
Igor Porturen kasuan, epaiak azaltzen duenez, "gorputz-adarretan ostikadak eta sabelaldean ukabilkadak" eman zizkioten, "eta baita ukabilkada indartsu bat zortzigarren saihets-hezurrean ere". Era berean, burua erreka batean "bi edo hiru aldiz" sartu ziotela azaltzen du sententziak, eta "orkatilak altxatuz ura irentsi arazi" zioten, guztia "ETAko kide izateagatik zigortzeko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa