18:15

Politika

Eskumen gatazka

Polizia-abusuen legearen aurkako helegitea kentzeko eskatu dio Jaurlaritzak Sanchezi

Agentziak | Erredakzioa

Legea 2016an onartu zuten, baina zenbait artikulu aldi baterako baliogabetu zituen Mariano Rajoyren Gobernuak Auzitegi Konstituzionalaren aurrean aurkeztutako helegiteak.

  • Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EFE

    Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Polizia gehiegikerien biktimen legeari aurkeztutako helegitea atzera botatzeko eskatu dio Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Espainiako Gobernuari. Errekurtsoa Mariano Rajoyren Exekutiboak aurkeztu zuen.

1978tik 1999ra bitartean, indarkeria politikoaren testuinguruan, Euskal Autonomia Erkidegoan izan diren Giza Eskubideen Urraketen Biktimak Erreparatzeko eta Aitortzeko Legea 2016an onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, baina zenbait artikulu aldi baterako baliogabetu zituen Mariano Rajoyren Gobernuak Auzitegi Konstituzionalaren aurrean aurkeztutako helegite batek.

Besteak beste, biktimak diren pertsonak definitu behar dituen balorazio batzordeak poliziaren indarkeria kasuak ezin dituela aztertu argudiatu zuen Rajoyren Gobernuak, epailearen eskumena delako.

Balorazio batzordea gaur bildu da Bilbon. Jesus Loza Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari berriak duela egun gutxi iragarri zuenez, Jaurlaritza eta Exekutibo zentrala polizia-abusuen biktimen legea hilabete honetan desblokeatzen saiatuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu ondoren, biktima horien aitortza eta erreparazioa administrazioaren eskumena dela errepikatu du Erkorekak, eta ez zigor arloarena; ondorioz, legeak ez ditu Justiziaren eskumenak urratzen, arauaren helburua biktimak aintzat hartzea eta erreparatzea delako, ez du zigor prozesua oztopatzen.

Auzitegi Konstituzionalak balorazio batzordea osatzeko baimena eman zuela gogorarazi du Erkorekak, baina helegitea onartuta bere ekintzarako gaitasuna mugatu zuela erantsi du.

Eskuduntzen Batzorde Mistoa

Zentzu horretan, “juridikoki lantzea posible den guztian” aurrera egingo dutela agindu du Jaurlaritzako bozeramaileak, aldi berean helegitea atzera botatzeko Pedro Sanchezen Exekutiboarekin negoziatzen duten bitartean.

Eskuduntzen Batzorde Mistoaren mahai gainean izango den gatazka nagusietako bat izango da. Batzordea deitzeko “harreman estua” izaten ari dira bi gobernuak, Erkorekaren hitzetan.

Bozeramailearen ahotan, bileraren datarik oraingoz ez dute zehaztu, baina Pedro Sanchezen Exekutiboak proposamenak aurkezteko agindua eman die ministerio guztiei.

EAEko arauen aurkako helegiteak atzera botatzea eta eskuduntzak transferitzeko egutegi bat osatzea dira lehentasunak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena