Politika
Heriotza
Agentziak | Erredakzioa
“Bere hitzek batzuetan sortzen zuten onespen eza ikusita sufritzen zuen”, adierazi du EAJk. “Euskal Herrian elkarrizketaren eta bakearen aldeko apustua egin zuen beti”, goraipatu du EH Bilduk.
Jose Maria Setien Donostiako gotzain emeritua. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Andoni Ortuzar EAJko presidentearen hitzetan, Jose Maria Setien Donostiako gotzain emerituak “bere hitzek edo jarrera pastoralek batzuetan sortzen zuten onespen eza ikusita sufritzen zuen”. “Setien monsinorea bere garaiko gizon bat izan da, aldaketaz beteriko garai gogorra; jarrera argia izan zuen beti -gustatu ala ez- bere uste sendoetatik abiatuta”, azpimarratu du Ortuzarrek.
Gotzain emerituaren lana goraipatu du Maddalen Iriarte EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak, Gipuzkoako eliztarren “babesa lortu zuelako”. “Euskal Herrian elkarrizketaren eta bakearen aldeko apustua beti egin zuen gizon atsegina eta xaloa” izan zela nabarmendu du Iriartek.
ETAren aurrean izan zuen jarreragatik, bertako elizan “aro bat markatu zuen figura historikoa” izan dela azaldu du Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidenteak. Alonsoren ahotan, “ez da kritiketan sakontzeko eguna, baina nire ustez, terrorismoaren biktimak ulertzea falta izan zitzaion”. Hala ere, “Euskadin eliza bizirik mantentzeko” egin zuen esfortzu erlijiosoa goraipatu du Alderdi Popularreko buruzagiak.
Bestalde, Eduardo Madina PSOEko diputatu ohiak prelatuaren heriotza hizpide izan du Twitter sare sozialean: “Jose Maria Setien Donostiako gotzaina hil egin da. Erlijioa politika zela eta politika erlijioa zela uste zuen. Goian bego”. Madinak hanka bat galdu zuen 2002an, ETAk egindako eraso batean.
Ha muerto José María Setién, obispo de San Sebastián. Creía que la religión era política y que la política era religión.
— Edu Madina (@EduMadina) 10 de julio de 2018
Descanse en paz. pic.twitter.com/UqPuhJ3Q8m
Consuelo Ordoñezek gogorarazi duenez, bere anaiak ikasketak amaitu eta egunkari batentzako egin zuen aurreneko elkarrizketa Setien gotzainari egin zion, eta “minutu bateko” iraupena izan zuen. “Lehen galdera hauxe izan zen: Jainkoan sinesten duzu? Atea seinalatu zion”, azaldu du txio batean Gregorio Ordoñez Donostiako alkateordea zenaren arrebak.
La primera entrevista que hizo mi hermano #GregorioOrdoñez fue al obispo Setién, trabajaba en un periódico recién acabada su carrera, pero la entrevista duro un minuto, su primera pregunta fue: ¿Cree Usted en Dios?
— Consuelo Ordóñez (@ConsuorF) 10 de julio de 2018
Le señaló la puerta. pic.twitter.com/WzXPpFiQLi
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa