Politika
SETIENEN HERIOTZA
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Lehendakariak azpimarratu duenez, 'pertsona ona' eta 'bokazio sendokoa' zen, eredua Elizarentzat eta herriarentzat.
Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (1)
Iñigo Urkullu lehendakariak goizaldean hil den Jose Maria Setien Donostiako gotzain emerituaren "gertutasuna" eta "eskuzabaltasuna" azpimarratu du, Elizan eta "gure herrian" eredu.
Jose Maria Setien bart hil da Donostia Ospitalean, igandean izandako iktusaren ondorio larriak ezin gaindituta. 90 urte zituen.
Twitter sare sozialean argitaratutako mezu batean honela definitu du: "Pertsona ona, formazio sakona eta bokazio sendoa zuena, bizitzan konpromiso zuzena eta zintzoa erakutsi zuena beti".
"Bere gertutasuna eta eskuzabaltasuna eredu izan dira Elizan eta gure Herrian. Bizikidetza erein zuen gure artean eta hazi hori zaintzen eta indartzen jarraituko dugu", amaitu du Urkulluk.
Bizikidetza erein zuen gure artean eta hazi hori zaintzen eta indartzen jarraituko dugu. Donostiako gotzain maitatua, goian bego!
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) 10 de julio de 2018
Agur eta ohore, On Jose Maria Setien!
JOSE MARIA SETIEN GOIAN BEGO! Jose Maria Setien, Donostiako Gotzain emeritua hil da.
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) 10 de julio de 2018
Pertsona ona, formazio sakona eta bokazio sendoa zuena. Bizitzan konpromiso zuzena eta zintzoa erakutsi zuena beti. Bere gertutasuna eta eskuzabaltasuna eredu izan dira Elizan eta gure Herrian. pic.twitter.com/eq3Rw2mjzn
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa