20:42

Politika

PP-ko primarioak

Saenz de Santamariak Casadorekin eztabaidatzea onartu du

Agentziak | Erredakzioa

Halaber, haren aurkariak 'sozialistak, Pedro Sanchez buru izanda, independentistak eta Pablo Iglesiasen populistak' direla esan du.

  • Soraya Saenz de Santamaria PPko presidentetzarako hautagaia. Artxiboko irudia: EFE

    Soraya Saenz de Santamaria PPko presidentetzarako hautagaia. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Soraya Saenz de Santamaria PPko presidentetzarako hautagaiak Pablo Casado hautagaiaren proposamena onartu du, Kongresua baino lehen eztabaida bat egitea onartuz. Kongresuan Alderdi Popularreko presidente berria aukeratuko dute. Halere, "elkarrizketa zintzo bat" irekitzearen alde egin du, eta haren aurkariak "sozialistak, Pedro Sanchez buru izanda, independentistak eta Pablo Iglesiasen populistak" direla esan du.

Cosladako (Madril) ekitaldi batean komunikabideei egindako adierazpenetan, Santamariak esan du "arazorik gabe" onartzen duela Casadorekin eztabaida bat izatea, baina hau "akordiorako eztabaida ireki bat" bezala proposatu izana nahiago izango lukeela gaineratu du.

"Zatiketaren eta akordioaren artean, ni akordioaren aldekoa naiz", adierazi du Espainiako Gobernuko presidenteorde ohiak. Halaber, eraikitzeko, elkartzeko, adosteko eta "batzeko puntu guztiak” aurkitzeko nahia duela nabarmendu du, "asko baitira, desadostasunak baino gehiago".

Halere, haren hitzetan, "ez da arazoa" eztabaida batean parte hartzea, "esperientzia asko" duelako arlo horretan, eta Parlamentuan eztabaidatzera "oso ohituta" dagoelako. Halaber, hurrengo hauteskunde orokorretan PPren etsaiak nortzuk izango diren dagoeneko eztabaidatu duela esan du: Pedro Sanchez, Pablo Iglesias eta Albert Rivera.

Kataluniako krisiari buruz Espainiako Gobernuak egin duen kudeaketaz Casadok egindako kritikigatik galdeginda, Saenz de Santamariak esan du kanpaina osoa "modu positiboan" proposatu duela eta bigarren fase honek "integraziokoa eta alderdiaren batasunekoa" izan behar duela. "Adiskiderik inoiz kritikatuko ez" duela gaineratu du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena