15:38

Politika

78ko sanferminak-Gogoan

Justizia eskatu dute duela 40 urteko sanferminetan hildako German Rodriguezentzat

Agentziak | eitb.eus

Milaka lagunek manifestazioa egin dute Poliziak hildako gaztearen kasua argitzeko eskatzeko. Arratsaldean kalejira izan da zezen-plazan eta 21:00etan manifestazio isila egin da.

1:37
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur 40 urte hil zuen Poliziak German Rodriguez gaztea Iruñean, buruan tiro bat emanda, eta omenaldia egin nahi izan diote gaur goizean, urteurren hori dela eta. Milaka lagunek hartu dute parte "Inpunitateari STOP" zioen pankartaren atzean, "78ko sanferminak gogoak" taldeak deitutako manifestazioan.

11:30ean hasi da martxa Zezen plazatik, Gogoan monumentutik pasatu da, Germanen estela paretik eta Gaztelu Plazatik, Udaletxeko Plazara iritsi arte. Bertan egin dute ekitaldi nagusia.

Parte hartzaileen artean izan dira peñetako ordezkariak, Nafarroako instituzio ezberdinetako kideak (Joseba Asiron Iruñeko alkatea, Ana Ollo Nafarroako Gobernue Instituzio harremanetarako kontseilaria, besteak beste) eta Germanen lagunak eta senideak. Guztiek kasua argitzea eskatu dute.

78KO SANFERMINAK OMENALDIA HOMENAJE SANFERMINES 78

Udaletxeko plazan agiria irakurri dute elkarteko kideek, duela 40 urte gertatua gogoan dutela nabarmenduz: "20 urte ez direla ezer diote, ba 40 ere ez dira ezer. Puzzlea osatzen joan gara eta orain badakigu zer gertatu zen". "Inpunitate osoa izan dute egileek eta egia, justizia eta erreparazioa eskatzen dugu, argitara atera daitezela kasuarekin zerikusia duten dokumentuak".

Plataformako kideek erakundeetako ordezkarien presentzia eskertu dute: "Honek erakusten du plataformak eta peñak ez gaudela bakarrik borroka hontan" eta eskertzekoak diaa "egiari bide egiteko, instituzioek eman dituzten pausoak".

Lekukotzak

Fermin Rodriguez, Germanen anaiak ere testu bat irakurri du: "Duela 40 urte hiri hau kolpatu zuen Estatu terrorismoak, langile borrokan eta erreibindikazioetan punta-puntan zegoelako. Ez dugu etsiko inpunitatearen horma bota arte" esan du.

Jaime Celayak ere hitz egin du. 11 urte zituen eta 'txikis' taldeko kidea zen guztia gertatu zenean. Bera eta bere lagunak "karga jasotzen lehenak" izan zirela esan du, "eta 7 eta 14 urte artean genituen". "Beldur handiko uneak izan ziren eta batzuei ondorio fisikoak eta psikikoak geratu zaizkigu".

Maite Azconak ere hitz egin du, 78ko sanfermin haietan balaz zauritu zuten Jose Miguel Fernandezen emazteak, hain zuzen ere: "Zebilen Polizia guztia ikusita, azkenean geratu zena gertatu zitekeela antzematen zen" ohartarazi du, eta eskerrak eman dizkie gaurko ekitaldia antolatu duten plataformei "memoriari bizirik eusteagatik".

Iruñeko gertakarien ondoren, 1978ko uztailaren 11n protestak izan ziren Donostian ere, eta Joseba Barandiaran hil zuten. Haren anaia Mikel Barandiaran ere bertan izan da.

Bideo honetan kontatzen da irudi eta audio historikoekin, egun hartan gertatua:

 

 

17:15ean kalejira erreibindikatiboa egin dute zezen plazara arte eta bertan omenaldia egin diote German Rodriguezi. 21:00etan manifestazio isila egin dute.

Argitu gabeko hilketa

Dokumentazio falta izan da gertatua argitzeko oztopo nagusia. Sumarioetako dokumentazioa ez da notifikatua izan eta Barne Ministerioak, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak eta Espainiako Artxibo Historiakoak ez dituzte jasotako eskariak erantzun.

Maiatzaren 8an, Kongresuko Barne Komisioak atzera bota zuen Podemosek, EAJk eta ERCk kasu honen dokumentazio ofiziala desklasifikatzeko eskatuz egindako ez legezko proposamena. Orain berriz ere egin dute eskaria Kongresuan EH Bilduk, Podemosek, ERCk eta Compromisek.

Ekainaren 8an, Iruñeko Udalak ekitaldi instituzionala egin zuen gertakari hartako biktimak aitortzeko, eta ekainaren 29an, Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidenteak gutuna bidali zion Pedro Sanchezi dokumentu horiek desklasifikatzeko eskatuz. Urtarrilean  ere eskatu zion Mariano Rajoyren Gobernuari, baina ez zioten jaramonik egin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena