16:19

Politika

PRESOAK

Jurdan Martitegi eta Aitzol Etxaburu Mont-de-Marsango espetxera hurbildu dituzte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Martitegi Moulinseko espetxean zegoen, 800 kilometrora, eta Etxaburu, ostera, Clairvauxen, 1.050 kilometrora.

  • Mont-de-Marsango espetxea. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

    Mont-de-Marsango espetxea. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziako Gobernuak Jurdan Martitegi eta Aitzol Etxaburu euskal presoak Mont-de-Marsango kartzelara (Landak, Okzitania) gerturatu ditu, Etxerat presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez.

Durangoko presoa Moulinseko espetxean zegoen, 800 kilometrora, eta Etxaburu ondarrutarra, ostera, Clairvauxen, 1.050 kilometrora.

Azken lekualdatzeak aintzat hartuta, Frantziak 16 preso gerturatu ditu Lannemezango eta Mont-de-Marsango espetxeetara urtea hasi denetik.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena