Politika
Estatutu berria
Agentziak | Erredakzioa
Laburpen dokumentua Elkarrekin Podemosek idatzi zuen, eta lantaldearen bileran, iragan asteartean, eztabaidatu behar zuten, baina azkenean ez zen horrela izan.
Autogobernu lantaldea. Artxiboko argazkia: EFE
Estatutu berriaren Eskubideen eta Betebeharren inguruko dokumentua adostu dute Elkarrekin Podemosek, EAJk eta EH Bilduk, Eusko Legebiltzarreko iturriek jakitera eman dutenez. Agiria autogobernu lantaldean eztabaidatuko dute ostiral honetan.
Laburpen dokumentua Elkarrekin Podemosek idatzi zuen, eta lantaldearen bileran, iragan asteartean, eztabaidatu behar zuten, baina azkenean ez zen horrela izan, Eusko Legebiltzarreko talde politiko guztien ekarpenak jaso ez zirelako.
Azkenean, ostegun honetan, Elkarrekin Podemosek, EAJk eta EH Bilduk testu bat adostu dute. Koalizio moreak planteatutako eskubideen bi titulu ditu dokumentuak. Horietako batean oinarrizko errenta unibertsala ezartzea proposatzen da, eta beste batean emakumeen eskubideak aitortzen dira.
Elkarrekin Podemosek proposatutako eskubide guztiak biltzen ditu agiriak, eta eskubide guztientzako blindaje “eraginkor eta loteslea” bermatzen da, iturrien arabera.
Burujabetza, statusa edo nortasuna ez dira aipatzen. Hezkuntza sistema publikoaren gutxieneko aurrekontua % 6koa izatea proposatu zuen Elkarrekin Podemosek, eta osasun publikoarena % 7koa, baina azkenean ez dituzte bi puntu horiek jaso.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa