Politika
Ebazpen judiziala
Agentzia | Erredakzioa
Mastetako bat hutsik utziko dutela iragarri du Joseba Asiron alkateak, 'zapaldutako identitateak ordezkatzeko'.
Udaletxeko haga hutsik egon zen 2016an ere. ETBko bideo batetik ateratako irudia
Albisteak (2)
Joseba Asiron Iruñeko alkateak iragarri duenez, aurtengo sanferminetako txupinazoan ez da ikurrina izango udaletxeko balkoian. Horren ordez, masta edo hagetako bat hutsik utziko dute "oraindik ere Iruñean zein Nafarroan zapaldutako identitateak" daudela irudikatzeko.
"Nik beti esaten dut ikurrina beti egon dela Udaletxeko plazan, eta bihar ere egongo da. Kontua da ikurrina udaletxeko balkoian, mastan, egongo ote den edo karriketan jazarria, kolpeka. Bigarren hori ez da gertatuko", azaldu du kazetarien aurrean.
Ikurrina mastan egongo ez dela zehaztu du, "batez ere mehatxu judiziala dagoelako mahai gainean, ematen ari diren ebazpen judizialen testuinguru honetan ez baitugu konfiantzarik eta bermerik deus gertatuko ez denik".
Hori horrela, "epaile batek debekatzen ez badu behintzat", masta bat hutsik utziko dute "islatzeko Iruñeak duen aniztasuna eta irudikatzeko Iruñean eta Nafarroan zapaldua dagoen identitate hori".
Asironen hitzetan, "ikaragarria eta sinestezina da une honetan herritarren eta erabaki judizial batzuen artean dagoen distantzia. Ikaragarria da, 21. mendeko Europan, banderak debeka daitezkeela uste duten pertsonak eta epaileak egotea".
Nafarroako Administrazioarekiko auzien Epaitegiak sanferminetako txupinazoan ikurrina balkoian egotea debekatu zuen, eta 8.000 euro ordainarazi zizkion Udalari, 2017an mastan kokatzeagatik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa