Politika
Kataluniara lekualdatzea
Agentzia | Erredakzioa
Gaua bertan igaroko dute, eta biharamunean Can Briansera eramango dituzte. Han presoak Kataluniako kartzeletan banatzeko ardura hartuko dute Mossoek.
Albisteak (3)
Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde ohia, Raul Romeva kontseilari ohia, Jordi Sanchez ANCko presidente ohia eta Jordi Cuixart Omniumeko presidentea Zuerako (Zaragoza) kartzelan daude jadanik.
Matxinadagatik auzipeturik eta behin-behineko espetxealdian dauden lau buruzagi independentistak 14:50 aldera heldu dira Zaragozako espetxera. Valdemorotik furgonetan eraman dituzte goizean, lekualdaketaren berri duten iturriek jakitera eman dutenez. Junqueras eta Romeva Estremerako kartzelan zeuden, eta Sanchez eta Cuixart Soto del Realeko presondegian.
Gaua bertan igaroko dute, eta biharamunean Can Briansera eramango dituzte. Han presoak Kataluniako kartzeletan banatzeko ardura hartuko dute Mossoek, iturrien arabera.
Madrilgo kartzeletan dauden bederatzi preso independentista katalanetatik sei haien herrialdeetako espetxeetara hurbiltzeko prozesuak segida izan du astearte honetan. Oriol Junqueras, Raul Romeva, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart kontseilari ohiak Valdemoroko (Madril) espetxean bildu zituzten astelehenean, eta Zaragozara lekualdatu dituzte egunean zehar.
Bassa eta Forcadell Alcala Mecoko espetxetik, hau ere Madrilen, eramango dituzte Kataluniara.
Seiek joan den astean eskatu zuten hurbiltzea. Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak probidentzia batean erantzun zuenez, ez dago Madrilen mantentzeko "arrazoi prozesalik".
UPROSE Guardia Zibilak tankera honetako lekualdatzeetan aditua den unitateak zuzendu du prozesua. Gizonezkoak furgoi polizial berean eraman dituzte. Konboia 10:00ak jota atera da Valdemorotik.
Gizonak, Vilatorradara; emakumeak, Figueresera
Lekualdatzearen xehetasunen berri duten iturrien arabera, astearteko gaua Zuerako kartzelan (Zaragoza) emango dute seiek, eta handik, asteazkenean, Kataluniara eramango dituzte. Herrialde katalanetan sartu bezain pronto Esquadra Mossoen esku geratuko dira, eta Kataluniako espetxe zuzendaritzak ezarritako espetxeetara eramateko.
Generalitateak eta Mossoek lekualdatzea kudeatzeak kezkarik eragiten ote dion galdetu diote gaur Fernando Grande-Marlaska Barne ministroari. Esan duenez, "ez dago mesfidati izateko inolako arrazoirik".
"Zuzenbide Estatu batean bizi gara, aspaldi egin ziren transferentziak. Nola kezkatuko gaitu ba? Administrazio guztietan dugu konfidantza. Ez dago mesfidati izateko arrazoirik", nabarmendu du.
Iturriek baieztatu dutenez, gizonezkoak Vilatorradan (Bartzelona) dagoen Lledoners de Sant Joan espetxera eramango dituzte, eta emakumeak, Puig de les Basses (Figueres, Girona). Kataluniako kartzela berrienetakoak dira biak.
Turull, Rull eta Forn, zain
Hiru preso independentista —Jordi Turull, Josep Rull eta Joaquim Forn— Madrilen daude oraindik, Estremerako kartzelan preso.
Eurek ere lekualdatzea eskatu zuten, baina eskaera geroago heldu zen Gorenera. Hala, litekeena da epaileak astearte honetan jakinaraztea bere erabakia.
Barne Ministerioak azaldu duenez, hiru preso horiek "aurrerago" eramango dituzte Kataluniara.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa