Politika
Katalunia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pablo Llarena epaileak instrukzio fasea amaitutzat ematen duenean eramango dituzte buruzagi independentistak Kataluniako espetxeetara.
Albisteak (3)
Espainiako Barne Ministerioa Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epailearekin harremanetan jarri da Kataluniako prozesu soberanistaren instrukzio fasea amaitu ote duen jakiteko eta, hala bada, Madrilgo espetxeetan preso dauden agintari katalanak Kataluniako kartzelara eramateko izapideak abiarazteko.
EFE berri-agentziak zabaldu duenez, oraingoz Madrilgo Soto del Real eta Alcala Mecoko espetxeetatik igorri dizkiote jakinarazpenak Auzitegi Gorenari. Soto del Realen Jordi Sanchez Generalitaterako presidentegai izandakoa eta Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea daude preso; Alcala Mecon, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohia eta Dolors Bassa kontseilari kargugabetua.
Llarenak esku artean ditu jada lau preso horiek Kataluniako espetxeetara lekualdatzeko eskaerak, baina ez du epemugarik erabaki hartzeko, Auzitegi Goreneko iturriek zehaztu dutenez.
Gainerako agintari katalanak, tartean Oriol Junqueras Generalitateko presidenteorde kargugabetua, Estremerako kartzelan daude preso.
Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak kargu hartu eta gutxira esan zuen preso independentistak Kataluniako espetxeetara eramateko aukera aztertuko zutela Llarena epaileak instrukzio fasea bukatutzat ematen zuenean.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak berak ere adierazi du zentzuzkoa dela behi fase hori amaituta Kataluniako presoak Kataluniako espetxeetara lekualdatzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa