17:28

Politika

Auzitegi Gorena

Gorenak baieztatu egin du matxinada delitua U-1eko erreferendumaren auzian

agentziak | erredakzioa

Hala, Auzitegiak argi adierazi du “armarik gabeko matxinada” ere badagoela, eta indarkeria izan zela, Ekonomia Kontseilaritzako protestari eta urriaren 1eko gertakariei erreferentzia eginez.

  • Junqueras eta Puigdemont, Kataluniako Parlamentuan. Argazkia: Efe

    Junqueras eta Puigdemont, Kataluniako Parlamentuan. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Gorenak baieztatu egin du matxinada delitua epaitzea Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren auzian, tartean Carles Puigdemont presidente ohiaren eta Oriol Junqueras presidenteorde ohiaren kasuetan.

Apelazio Aretoarentzat "nahikoa zentzuzkoa" da gertakari horiek matxinada delitu gisa epaitzea, "altxamendua" izan zelako, boterea "asmo txarrarekin" erabilita Kataluniaren independentzia lortzen saiatu ziren heinean.

Gorenak autoa kaleratu du auzi horretan sartutako hamabost lagunen helegiteak errefusatzeko, eta horrela Pablo Llarena instrukzio epailearen erabakia babestu du.

Auzipetutako 25 lagunetako 13ri matxinada delitua leporatzen diete, tartean Jordi Sanchez ANCren presidente ohiari, Jordi Cuixart Omniun Culturalaren presidenteari; Jordi Turull, Josep Rull eta Raül Romeva kontseilari ohiei; Carme Forcadell Parlamentuko Mahaiaren presidente ohiari; eta Marta Rovira ERCren idazkari nagusiari.

Gorenak autoan azaldu duenez, erreferenduma egiteko indarkeria erabili zen, gutxienez irailaren 20an Ekonomia Kontseilaritzan protesta egin zenean eta urriaren 1eko errefrerendumean.

Gainera, ez du uste zentzugabea denik "altxamendua" izan zela pentsatzea, erkidegoak Konstituzioa, Estatutua eta "kontra duen ordenamendu juridiko osoa" bertan behera utzi zituelako.

Hori horrela, Gorenak argi du "armarik gabeko matxinada" ere posible dela, nahiz eta tipo penalak arma bidezko adierazpen militarrak aipatu, indarkeria erabiltzea soilik nahikoa dela iritzi dio.

Dirua bidegabe erabiltzeari dagokionez, Gorenak uste du zantzuak daudela delitu hori 14 laguni leporatzeko: "Engainu sistema bat antolatu zen, modu egokian prestatutako aurrekontuaren itxurapean erreferenduma egiteko dirua bideratzeko".

Bestalde, Gorenak azpimarratu du ez direla proiektu politikoak jazartzen, "baizik eta helburuak lortzeko indarkeriara jo dutenak, nahiz eta beste pertsona batzuk gauzatu indarkeria, haiek zuzenean edo zeharka sustatutakoa zen".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena