Politika
Presoak
Agentziak | Erredakzioa
Erkorekak azaldu duenez, espetxeetako gaian “Jonan Fernandez solaskide nagusia izango da”, baina “ez bakarra, kontu hauek arlo ugariren ardura baitira”.
Jonan Fernandez Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkari nagusia. Irudia: Irekia
Espainiako Gobernuarekin espetxe politikaren eta ETAko presoak hurbiltzearen inguruko akordioak lortzeko orduan, Jonan Fernandez Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkari nagusia “hizketakide nagusia” izango da, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gaur iragarri duenez.
“Administrazio zentraleko solaskideekin, lehenbailehen eta azkar, harremanetan jartzeko” eskatu die lehendakariak sailburuei, “finkatutako lanerako ildoak eta adostutako akordioak atzerapenik gabe gauzatzeko, gizarteak emaitzak antzeman eta ikusi ahal izateko”, Erkorekak Gobernu Kontseilua bukatu ondoren azaldu duenez.
Transferitu gabe dauden 37 eskumenak transferitzea bultzatzeko “aldebiko” lantalde “iraunkor” bat sortzea adostu zuten Iñigo Urkulluk eta Pedro Sanchezek astelehenean, Moncloan. Bileran, uztailean beste lantalde bat sortzea adostu zuten bi buruzagiek, kasu honetan presoen hurbilketa jorratzeko.
Josu Erkorekak azaldu duenez, espetxeetako gaian “Jonan Fernandez solaskide nagusia izango da”, baina “ez bakarra, kontu hauek arlo ugariren ardura baitira”.
Hala ere, espetxe politikan eman daitezkeen pausoen inguruko egutegi bat aurreratzea saihestu du Jaurlaritzako bozeramaileak. Zentzu horretan, gaiaren “zailtasuna eta konplexutasuna” nabarmendu ditu Erkorekak.
Gainera, “Estatuko Administrazioak ez ditu solaskide guztiak izendatu edo oraindik ez dira lanean hasi”, azaldu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa