Politika
Presoak
Agentziak | Erredakzioa
“Guztiz ezberdina den errealitatera beste era batera hurbildu behar gara”, adierazi du Espainiako Gobernuaren presidenteak prentsaurrekoan, Berlinen.
Espainiako demokraziak garaitu ondoren ETA desagertu dela azpimarratu du gaur Pedro Sanchez Exekutibo zentraleko presidenteak, eta ondorioz, espetxe politika berriz aztertu beharra dago.
Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin prentsaurreko bateratua eman du Sanchezek Berlinen. Astelehenean Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu zen.
Presoak Euskal Herritik gertu dauden kartzeletara hurbiltzeko aldebiko batzorde bat sortzea adostu zuten Urkulluk eta Espainiako Gobernuaren presidenteak. Espetxe politikan aldaketa bat berriro defendatu du gaur Sanchezek, “guztiz ezberdina den errealitatera beste era batera hurbildu behar garelako”.
“Gai honetan ez naiz ezkutatzen, oso argi hitz egiten dut”, azpimarratu du Sanchezek. “Espainiako Gobernua espetxe politika berriz aztertzeko prest” dagoela publikoki eta Urkulluri esan diola azaldu du buruzagiak.
“Eta arrazoi soil batengatik: ETA garaitua izan delako. Zatiketarako osagaia ez izatea eskatu nahi diet indar politiko guztiei, demokraziak ETA garaitu duelako”, gogorarazi du.
“Argi luzeak jarri behar ditugu, Euskadin bizikidetza gehiago normalizatzea beharrezkoa da, eta ikuspegi horrekin lan egingo du Gobernuak”, gaineratu du.
Patxi Lopez lehendakaria norabide berean mintzatu da Diputatuen Kongresuan: “Presoak askatzeaz hitz egiten ari ez direla ulertu behar dute biktimek, hurbiltzeaz soilik mintzatzen ari gara”.
Zentzu horretan, “espetxe politika desberdin” baten alde agertu da Lopez, “inguruabar berriei egokitzeko”; izan ere, ETA desegin da.
Era berean, presoak hurbiltzeko erabaki posible baten aurrean, Espainiako Gobernua babestu du Odon Elorza Donostiako alkate ohi sozialistak. “Nik baietz ulertzen dut”, erantzun du, kazetariek presoak gerturatu behar diren galdetu diotenean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa