09:05

Politika

PP-ren Kongresua

PPk Jose Luis Bayoren hautagaitza baztertu du, baldintzak ez betetzeagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bayok hautagai izateko aurkeztu zituen ehun abaletatik, 42 bakarrik onartu dituzte. "Prozesu honetan hasieratik izan dira akatsak", salatu du Bayok.

  • Jose Luis Bayo. Argazkia: EFE

    Jose Luis Bayo. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alderdi Popularraren Kongresua antolatzeaz arduratzen den batzordeak baztertu egin du Jose Luis Bayoren hautagaitza, baldintzak betetzen ez dituela argudiatuta. Hautagai izateko gutxienez 100 abal aurkeztea ezinbestekoa zen, baina Bayoren kasuan 42 soilik onartu dituzte.

24 orduko epea izan du Bayok abal horietan antzemandako akatsak zuzendu eta hautagaitza ofizial egiteko. Epea gaur 14:00etan bukatu da.

Bayok salatu du zenbait hautagairen kontra "hasieratik" jarri dituztela "oztopoak", eta ardurak argitzeko eskatu du.

"24 orduko epea eman zidaten abalen gaia konpontzeko, eta hori asteburuan izan zen, igandean. Horrela ezinezkoa da ezer kudeatzea. Kontu korrontearen laburpenak Genovara bidali genituen, baina (primarioen) prozesuan hasieratik izan dira akatsak", kritikatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena