Itxi

Politika

Omenaldia

Instituzioei 'inplikazioa' eskatu diete Gerra Zibilean desagertutakoen familiek

Agentziak | Erredakzioa

Bilboko Artxanda mendian egindako omenaldi ekitaldian, biktimen gorpuak bilatzea eta identifikatzea eskatu dute, "duintasunez" ehortzi ahal izateko.

  • Omenaldia, Artxandan / EFE.

    Omenaldia, Artxandan / EFE.

Erakundeek gorpuen bilaketetan eta identifikazioetan "inplikatzea" eskatu dute gaur Gerra Zibilean desagertutakoen senitartekoek, haiek "duintasunez" ehortzi ahal izateko.

Artxandan (Bilbo) gudariei egindako omenaldi ekitaldian, Aterpe 1939 eskulturaren aurrean, ordezkari politiko eta sindikalak izan dira: Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea, exekutiboaren beste ordezkari batzuk, jeltzaleak eta sozialistak; Idoia Mendia PSE-EEko idazkaria; EH Bildu eta Podemoseko ordezkariak; ANV eta PCE antolatzaileen ordezkariak; ELA, UGT eta CNTko sindikalistak, eta Ramon Rubial, Sabino Arana, Eusko Lurra, Manu Robles-Arangiz Institutoa, Ikerketa Marxistak eta Anselmo Lorenzo fundazioetako kideak.

Ohorezko aurreskuaren ostean, antolatzaileek adierazpen bat irakurri dute. Senideen eskaera helarazteaz gain, lehen zein atzeko lerroetan "askatasuna eta demokraziaren alde eta faxismoaren aurka" borrokatu zuten guztiak omendu dituzte.

Gero, lore eskaintza egin dute monumentuaren aurrean, eta "Eusko Gudariak" eta "Gora ta gora" abestu dituzte, eta Euskadi askearen eta errepublikaren aldeko oihuak bota dituzte.