23:16

Politika

Rajoyren ondorengoa

Garcia-Hernandezek PPko presidentea izateko hautagaitza aurkeztuko du

Agentziak | Erredakzioa

1971ean Avilan jaioa, popularren bozeramailea da Diputatuen Kongresuko Kanpoko Arazoetarako Batzordean, baita PPko Nazioarteko Harremanetako arduraduna ere.

  • Jose Ramon Garcia-Hernandez / Wikipedia.

    Jose Ramon Garcia-Hernandez / Wikipedia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PPren bozeramailea Kongresuko Kanpoko Arazoetarako Batzordean, Jose Ramon Garcia-Hernandez, popularren hurrengo presidentea izateko borrokan sartu da. Mariano Rajoyren ondorengoa hautatuko duen ezohiko batzarra uztailaren 20 eta 21ean egingo da, Madrilen.

1971ean jaioa eta diputatua Avilatik, "zentro-eskuina berriz osatu" nahi du, balio liberalen eta kontserbadoreen eta humanismo kristauaren bitartez, “pertsona erdian jartzen dutenak”.

PPko Nazioarteko Harremanetako arduradunak esan duenez, ezkerrak “1978ko Konstituzioa eraitsi” eta popularrak “baztertu” nahi ditu.

Garcia-Hernandez “militante bat, boto bat” ideiaren alde agertu da.

Beste hautagaitzak

Beste bi hautagai daude, momentuz: Jose Manuel Garcia-Margallo, Atzerri ministro ohia, eta Jose Luis Bayo, Valentziako Erkidegoko Belaunaldi Berrietako presidente ohia.

Kinieletan, baina, beste izenak ere ageri dira: Alberto Nuñez Feijoo, Soraya Saenz de Santamaria, Maria Dolores de Cospedal eta Iñigo de la Serna

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • PP
  • Politika

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena