Politika
Bilera-sorta
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Isabel Celaa Espainiako Gobernuaren bozeramaileak esan du Pedro Sanchezek erkidegoetako buruzagiekin egingo duen bilera-sorta uda baino lehen hasiko dela, baina ez du datarik zehaztu.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Artxiboko irudia
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Iñigo Urkullu lehendakariarekin hasiko du erkidegoetako presidenteekin iragarri zuen bilera-sorta.
Autonomia Estatuaren antzinatasunaren arabera deituko ditu batzarrak, zaharrenetik hasita. Horrenbestez, Urkullurekin bildu ostean, Quim Torra Generalitateko presidentearekin batzartuko da Sanchez.
Isabel Celaa Espainiako Gobernuaren bozeramaileak esan du bilera-sorta uda baino lehen hasiko dela, baina ez du datarik zehaztu.
"Batzar horien helburua lanerako agendak sortzea da, gauzak konpontzeko, hobetzeko, adosteko eta hitz egiteko", adierazi du.
Ildo horretan, Celaak azpimarratu du elkarrizketa berreskuratzea oso garrantzitsua dela, "orain arte aukera hori nahiko itxita egon delako".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa