14:52

Politika

Altsasu auzia

50 eragilek baino gehiagok bat egin dute Altsasukoen aldeko manifestazioarekin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Larunbaterako Iruñean deituta dagoen manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Halaber, bakearen, elkarbizitzaren, giza eskubideen eta kalitate demokratikoaren aldelan egiteko prest agertu dira.

  • Altsasukoen aldeko manifestzioa. Artxiboko argazkia: EFE

    Altsasukoen aldeko manifestzioa. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Altsasu auziko epaiaren aurka protesta egiteko, Iruñean larunbat honetarako deitutako manifestazioarekin bat egin dute gaur Nafarroako 50 eragile politiko, sindikal eta kulturalek. Horretarako, adierazpen bat sinatu dute kolektiboek.

Prentsaurrekoan, Koldobi Osta eta Presen Zubillaga Iruñeko Peñen Federazioko eta Sanferminak 78 Gogoan kolektiboko ordezkariek, hurrenez hurren, manifestua irakurri dute euskaraz zein gaztelaniaz. “Prozesu judizial osoan” izan den “neurrigabetasuna” ikusita, epaiarekin “ados ez” daudela diote eragileek.

Alderdien artean, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek, Ezkerrak eta Aranzadik babestu dute adierazpena. Era berean, ELA, LAB, STEILAS, CGT-LKN, EHNE eta ESK sindikatuek sinatu dute. Gainera, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak, Amapola del Camino, Memoriaren Autobusa, Iruña Harrera-hiria, Martes al Sol eta Nafarroa Osasun Publikoarekin sare kristauek bat egin dute.

Zigortuen senideek deitutako manifestazioan parte hartzeko dei egin diote Nafarroako gizarteari. “Bakearen, bizikidetzaren, giza eskubideen eta kalitate demokratikoaren alde lan egiteko prest” agertu dira guztiak, baita kasu honetan “justizia egiteko” ere.

Epaitegi natural bezala, Altsasuko auzia Nafarroako Lurralde-auzitegiak ebatzi behar izan zuela uste dute eragileek, eta ez Auzitegi Nazionalak; izan ere, ez zen terrorismo ekintza bat izan.

Gainera, zigorrak (2-13 urteko espetxe-zigorrak) “guztiz neurriz kanpokoak dira gertakariekin alderatuta”, eragileen hitzetan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena