Politika
Altsasuko auzia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iñaki Lasagabaster EHUko katedraduna eta abokatua da 200 irakasle eta legalari baino gehiago biltzen dituen plataformaren bozeramailea eta gaur Nafarroako Parlamentuan izan da.
Iñaki Lasagabaster EHUko katedraduna eta abokatua. Argazkia: EFE
Albisteak (7)
200 legelaritik gora biltzen dituen Zuzenbideko Profesionalen plataformak salatu du Altsasuko gazteen aurkako auzia "bidegabea" izan dela. Bi eta 13 urte arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkiete zortzi gazteei bi guardia zibilekin eta haien bikotekideekin izandako liskarragatik.
Iñaki Lasagabaster EHUko katedraduna eta abokatua da plataforma horren bozeramailea eta gaur Nafarroako Parlamentuan agerraldia egin du bere testigantza emateko. Altsasukoa baino kasu bidegabeagorik bilatzea "zaila" dela esan eta justiziak "oreka" topatu behar duela eta Estatuak "pertsonen eskubideak bermatu" behar dituela erantsi du.
Zortzi akusatuei terrorismo delitua leporatzea "gehiegizkoa eta desegokia" izan zela azpimarratu du, "objektibotasun eta inpartzialtasun printzipioetatik urruntzea suposatzen zuelako horrek". Instrukzio fasean irregulartasunak izan zirela eta auzipetuei leporatutako delituak "susmoetan" oinarritzen zirela adierazi du, "eta hori guztia Zuzenbide Estatuaren kontrakoa da".
Kasua Auzitegi Nazionalean epaitu izana ere zalantzan jarri du eta prozesu judizialean defentsek aurkeztutako froga asko aintzat hartu ez zirela gogoratu du.
Epaiak terrorismo delitua baztertzen badu ere, gorroto larrigarria onartzen du, "eta delitu hori oinarrizko eskubideak urratzen diren kasuetarako dago aurreikusita", azaldu du. Ildo berean, desordena publikoen delitua egoztea zuzena ez dela iritzi dio, aurretik pentsatutako erasoen kasuan eta kaltetuen artean hirugarren pertsonak daudenean soilik aplikatu daitekeela iritzita.
"Terrorismo deliturik izan ez zela onartu arren, homizidio kasuetan ezartzen diren zigorrak jarri dizkiete, eta hori ez dator bat justiziaren ideiarekin", nabarmendu du Lasagabasterrek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa