Politika
ESPAINIAKO GOBERNU BERRIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pedro Sanchez eta bere Gobernua lanean hasi da eta gaur, Meritxell Batet Lurralde Politikarako ministroak Kataluniako Gobernuari keinu bat egin dio, elkar-ulertzen bidean.
Meritxell Batet, gaur, Bartzelonan: EFE
Albisteak (2)
Pedro Sanchez eta bere Gobernua lanean hasi da eta gaur, Meritxell Batet, Lurralde Politikarako ministroa, Kataluniari keinu bat egiten entzun dugu. Konstituzioa aldatzea "premiazkoa, bideragarria eta komenigarria" dela esan du.
Espainia aldaketei aurre egiteko "prestatuta" dagoela ere gaineratu du, "demokrazia sendoa" duela Espainiak, eta behar-beharrezkoa dela hitz egitea.
Bartzelonan, PSECko egoitzan, Konstituzioaren erreformaren inguruko jardunaldian egin ditu adierazpen horiek.
Batetek esan du Kataluniako krisitik irteteko "gobernuen arteko konfidantza eta leialtasuna" behar dela. "XXI. mendeko politikak entzun egin beharra dauka, elkarrizketatu eta adostu" zehaztu du ministroak: "Duela bost urtetatik hona, benetako elkarrizketa eta politika instituzionalik gabe gaude, eta egoera hori gainditu beharra dauka Espainiak" esan du. Kataluniari erreferentzia eginez, ondokoa gaineratu du: "herritarren eskariak ezin dira Legea eta Konstituzioaren aplikazioarekin agortu, horiek ezinbestekoak diren arren".
Kazetariek galdetu diote ea zer akordio lor daitekeen bi gobernuen artean, eta Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren Gobernuak aurkeztutako 45 eskariak aztertzeko prest dagoela esan du Meritxell Batetek; eta Konstituzioaren kontrakotzat jo diren Parlamentuko Legeak aztertzeko borondatea ere agertu du. Ildo horretan, "hamaika erabaki politiko" har daitezkeela esan du.
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa