12:11

Politika

Espainiako Gobernu berria

EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos, Estatutua betetzeko aurrerapausoen esperoan

Agentziak | Erredakzioa

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea izatea eta Autogobernu Ponentzia izan dira Radio Euskadiko 'Parlamento en las Ondas' saioko gai nagusiak.

  • Radio Euskadin izan den elkarrizketa. Irudia: EiTB

    Radio Euskadin izan den elkarrizketa. Irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea izatea eta Autogobernu Ponentzia izan dira Radio Euskadiko 'Parlamento en las Ondas' saioko gai nagusiak, larunbat honetan.

Joseba Egibar Legebiltzarrean EAJren bozeramaileak esan du hasiera guztiek "aldatzeko, aurrera egiteko eta desblokeatzeko" aukera iradokitzen dutela, baina Autonomia Estatutuari dagokionez aurretik izan diren gobernuekin ere hori egiteko "aukera" izan dela ohartarazi du.

Egibarrek argi utzi nahi izan du Espainiako Estatuan irekitako eztabaida Euskadin eta Katalunian "erabakitzeko eremuak" aintzatestetik pasatzen dela: "Hori izango litzateke jauzi handia, Estatutuaren garapenak irudikapen zehatza izan edo ez kontuan izan gabe. Irekita dagoen eztabaida hori, Euskadin eta Katalunian erabakitzeko-eremuak aintzatestea eta beste eskari batzuen dependentzia edo independentzia maila lurralde ereduari buruzko eztabaidaren giltzarria dira", azaldu du.

EH Bildu

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkiaren ustez, Pedro Sanchezen Gobernuak "oso erraza du" aurreko gobernuaren "sentsazioak eta irudia hobetzeko". Espainiako Gobernuak epe motzean Estatutua betetzea du "lehenengo proba”, esan du. Horren ostean, Casanovaren hitzetan, "Euskal Herriko eta Kataluniako onarpen" eskaerak daude; "euskal herritarrok ezin dugu ikusle hutsak izan". "Etorkizuna adostasun handiak eta horien aldeko dinamika soziopolitikoak lortzeko gaitasunean dago", gaineratu du.

Bestalde, Sanchezek "enkargu txikiak" utzi izana gaitzetsi du Casanovak, Josep Borrell, Fernando Grande-Marlaska, Nadia Calviño eta Maria Jesus Montero ministro izendatuta, Mariano Rajoyren aurkako zentsura-mozioa babestu zuten alderdiei "begian hatza" sartuta. Horren harira, "gero gobernatu egin behar da", ohartarazi du.

Elkarrekin Podemos

Cristina Macazaga Elkarrekin Podemoseko legerbiltzarkideak esan du Espainiako Gobernuari buruz jasotzen dituen "sentsazioak onak" direla, etorkizunean garatuko dituen "politikei" itxaron behar zaien arren. Pedro Sanchez presidente berriak "hainbat bandei seinaleak" bidali dizkiela uste du, eta "emakumeen gobernua" egitea baloratu du, "mugimendu feministaren garaipena" izanik. Halere, arlo ekonomikoan izan diren "seinaleak" deitoratu ditu, "doitasuna politika sozialen gainetik jarri delako". Halaber, Grande Marlaska Barne ministroa izatearen aurka agertu da.

Autogobernuari dagokionez, Autonomia Estatutua betetzea espero duela adierazi du, "trukeko moneta izan gabe, orain arte bezala".

PSE-EE

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak "Espainiako Gobernutik jarrera positiboarekin" lan egingo dutela esan du, Gernikako Estatua osorik betetzeari dagokionez. "Inteligentzia eta sen on esfotzu bat egin behar da” Eusko Jaurlaritzako Autogobernu Ponentzian, ohartarazi du, "irtetzen denak juridikoki bideragarria izan behar duelako zerbaitetarako balio ahal izateko". Autogobernuan, aurrera egitea "erraza ez den" arloan, "bi parte" bereizi behar direla adierazi du: batetik, Euskal Estatutua osorik betetzearena (egutegi bat ezarri beharko da horretarako), eta, bestetik, "Estatutuarekin etorkizunean lortu nahi dena"; "hemen batzuk Estatutuaren erreformaz eta sakontasunaz hitz egiten dugu, eta beste batzuk gauza ezberdinez dihardute".

Horren harira, Autogobernu Ponentzia "orain arte ondo hasi ez" dela deitoratu du; "nazionalisten akordio bat egiten ari da, nazionalistentzat, eta hori ez da irudirik onena".

PP

Bestalde, Laura Garrido PPko ordezkaria "kezkatuta" azaldu da Sanchezen Gobernuagatik, eta Kataluniako Generalitateko kontuen gaineko kontrola kentzea "lehenengo erabakia" izatea kritikatu du.

Horrez gain, euskal autogobernuaren gaian aurrera egitea PPren aurreko gobernuaren lehentasunetako bat izan dela esan du, eta hori "irudikatu" egin zela euskal kupoaren bost urteko legea bultzatzean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena