Politika
ekainak 10, Igandea
agentziak | erredakzioa
GEDk esan duenez, ez du 'idatzitako etorkizuna' nahi, baizik eta etorkizuna 'idatzi' eta 'eraiki'. Igandean 'duintasunean, elkarbizitzan eta demokrazian oinarritutako' herria ikusiko da.
Albisteak (7)
Gure Esku Dago (GED) erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak nabarmendu duenez, igandean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen giza katea "mugarria izango da erabakirako bidean" eta agerian utziko du "euskal gizartea erabaki nahi duen gizarte heldua dela
Dinamikak agerraldia egin du gaur Donostiako Alderdi Ederren, ekainaren 10ean ikusiko denaren erakusle. Donostian giza katea abiatuko duen lehen pertsonak, Paulo Muñoak (77 urte) eta Gasteizen katea itxiko duen azkenak, Aroa Arrizubieta (16 urte) agiria irakurri dute prentsaurrekoan. Euren hitzetan, igandekoak "herri oso bat mugimenduan" erakutsiko du.
Gure Esku Dagoren arabera, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza kateak "mugarria ezarriko du Euskal Herriko historian, datozenek harro gogoratuko dutena". 100.000 parte-hartzaile inguru espero du dinamikak.
Azpimarratu dutenez, "ez dugu nahi idatzitako datorkigun etorkizunik. Etorkizuna guk geuk idatzi nahi dugu, guk geuk eraiki nahi dugu, elkarrekin, eta igandean, hain zuzen, hori irudikatuko dugu".
Paulo Muñoa eta Aroa Arrizubieta. Igandeko giza katearen lehen eta azken "begiak". 78 urteko GEDren langile porrokatua eta 16 urteko bertsolari arabarra, 2017an Eskolarteko txapela jantzi zuena. Kateak ez du etenik. @GureEskuDago @GureEskuDagoGas pic.twitter.com/YqwK0au9uD
— Txema Ramírez (@txeramirez) 8 de junio de 2018
Arrizubietaren hitzetan, "ordu erdi bakarrik izango da, baina gauza asko erakutsiko ditugu 30 minutu horietan. Herri oso bat mugimenduan, erabakitzeko eskubidearen aldeko milaka eta milaka herritarron borondatea, erabakitzeko arrazoiak eta etorkizuna elkarrekin eraiki nahi duten herritar ahaldunduak".
Esan duenez, "aro berri bat" abiatuko da igandeko giza katearekin, eta 2014an abiatutako ekimenarekin erakutsitako "konpromisoa" berretsiko dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa