Politika
Pedro Sanchezen Gobernua
agentziak | erredakzioa
Zuzenbidean lizentziaduna eta gizarte segurantzako funtzionarioa, diputatua, Guadalajarako zinegotzia eta Gaztela-Mantxako kontseilaria izan da.
Carmen Monton. Argazkia: EFE
Magdalena Valerio Pedro Sanchezen Gobernuko Lan ministroa izango da, iturri sozialistek EFE albiste agentziari jakinarazi diotenez.
Valerio 1959an jaio zen Torremochan (Caceres). Zuzenbidean lizentziaduna eta gizarte segurantzako funtzionarioa, diputatua, Guadalajarako zinegotzia eta Gaztela-Mantxako kontseilaria izan da; egun, Guadalajarako Sustapen Saileko lurralde idazkaria da.
Valeriok enplegu gaiak zuzenduko ditu, ministerioren izena oraindik osorik ezagutzera eman ez duten arren. Hala ere, krisiaren aurretiko garaietara itzultzeko ardura izango du, baita pentsiodunen arazoa ere.
2011ko hauteskundeetan eserleku bat lortu zuen Kongresuan eta Batzorde Iraunkorreko kidea, Bozeramaileen Batzordeko eta Toledoko Itunaren (2012-2014) Batzordeko bozeramailearen ondoko izan da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa