09:31

Politika

MEMORIA ETA BIZIKIDETZA

Sara Buesa presoak hurbiltzearen alde agertu da, baina autokritika eskatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

ETAk hildako Fernando Buesaren alabak Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza lantzeko Ponentzian parte hartu du. Sara Buesak uste du biktimek "eskuzabaltasunez" jokatu behar dutela.

  • Julen Arzuaga (EH Bildu) legebiltzarkidea Sara eta Marta Buesa agurtzen. Argazkia: EFE

    Julen Arzuaga (EH Bildu) legebiltzarkidea Sara eta Marta Buesa agurtzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sara Buesa euskal presoak Euskal Herriko kartzeletara hurbiltzearen alde agertu da eta biktimek "eskuzabaltasunez" jokatu behar dutela esan du, baina "indarkeria erabili dutenek autokritika argia egin behar dute", erantsi du.

ETAk hil zuen Fernando Buesa PSE-EEko buruzagiaren alabak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, Euskadin Memoria eta Bizikidetza lantzeko Ponentzian bere testigantza emateko. Batzarrak ateak itxita egiten badira ere, Sara Buesak berak kontatu dizkie kazetariei han esan dituenak.

Bizikidetzari dagokionez, lehentasuna "ETAren terrorismoari zilegitasuna argi eta garbi kentzea" dela adierazi du, ETA desegitearekin "terrorismoaren arazoa" amaitu dela pentsatzea "akatsa" dela ohartarazteaz gain.

ETAko kideei eta erakunde horri babesa eman ziotenek "akats izugarria" egin zutela eta "min konponezina" eragin zutela aitortu behar dutela iritzi dio.

Halaber, biktimentzat "justizia" eskatu du eta horretarako "terrorista guztiak identifikatu" behar direla eta "egindakoaren ardura bere gain hartu" behar dutela azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena