Politika
Kataluniako krisia
Agen
Kataluniako Gobernu berria osatu eta bi egunetara egin du bisita Generalitateko presidenteak.
Quim Torra Estremerara iritsi denean. EFE
Quim Torra Kataluniako Gobernuko presidentea 11:00etan iritsi da Madrilgo Estremera espetxera, Oriol Junqueras, Jordi Turull, Joaquim Forn, Josep Rull eta Raül Romeva bisitatzeko. Azken hamabost egunetan egiten duen bigarren bisita da.
Kataluniako Gobernuko gobernu berria osatu eta bi egunera joan da Torra espetxera. Espainiako Konstituzioko 155. artikulua bertan behera geratu zen egun berean. Horrez gain, Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuko presidente kargua hitzeman zuen.
Generalitateko presidentea bi ordu inguruz egongo da Estremeran kontseilari ohiekin, 13:00ak aldera hedabideen aurreko agerraldia egitea aurreikusi baitu.
Maiatzaren 21ean egindako bisitak ere bi ordu iraun zuen. Kataluniako presidente gisa egin zuen lehena izan zen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa