Politika
ESPAINIAKO GOBERNUA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Balizko ministroen izen dantza hasi da. Tartean, Patxi Lopez lehendakari ohiarena zabaldu da, Barne ministro kargurako.
Albisteak (2)
Pedro Sanchezek Espainiako presidente kargua hartuta, Gobernu berriko kideak izendatzea izango da hurrengo pausoa. Jose Luis Abalos PSOEko idazkari nagusiak ziurtatu duenez, datorren astearen erdirako jakinaraziko dituzte ministroen izenak.
'La Sexta' hedabideari eskainitako elkarrizketan, Espainiako Gobernu berria parekidea izango dela aurreratu du Abalosek. Kataluniako independentziazaleekin ez dutela ezer adostu ere berretsi du PSOEko buruzagiak.
Ministro berriei buruz galdetuta, Abalosek ez du informaziorik eman nahi izan, eta berak aurrerantzean izan dezakeen kargua zein den ere ez du zehaztu .
Kolore bakarreko gobernua osatu nahi du Pedro Sanchezek, beharbada independenteren bat sartuta. Zuzendaritza parekidea izango duela ere zabaldu da, eta hortik aurrera, izen dantza handia da. Kataluniako gaiaz arduratu den Carmen Calvo ministro ohia presidenteorde bezala agertzen da kiniela gehienetan, eta Kongresuko egungo bozeramailea, Margarita Robles, Justizia ministerioko buru izan daiteke. Patxi Lopez lehendakari ohia, berriz, Barne ministro moduan azaltzen da kinieletan.
Angel Gabilondo izan daiteke Hezkuntza ministro berria, eta Josep Borrell Kanpo Gaietarakoa. Ekonomia gaiez arduratzeko, bestalde, hiru izen aipatu dira, ez horren ezagunak:Toni Ferrer, Alfonso Rodriguez Gomez de Celis eta Manu Escudero.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa