10:09

Politika

Zentsura-mozioa

Zentsura-mozioan 'ezinbesteko kolaboratzaile' izatea egotzi dio PPk Riverari

agentziak

Gainera, Rafael Hernandok aurpegiratu dio bere "desleialtasunak" Pedro Sanchezen "bidea erraztu" izana eta Rajoyren Gobernua kolokan jartzen "lagundu" izana.

  • Rafael Hernando, Kongresuan egin duen agerraldian. Argazkia: EFE

    Rafael Hernando, Kongresuan egin duen agerraldian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSOEk Mariano Rajoyren aurka abiarazitako zentsura-mozioan "ezinbesteko kolaboratzaile" izatea aurpegiratu dio Rafael Hernando PPren Kongresuko bozeramaleak Albert Rivera Ciudadanoseko buruari, Gobernu espainiarraren aurka "akusazio faltsuak" egiteagatik.

Hernandok, era beran, aurpegiratu egin dio bere "desleialtasunak" Pedro Sanchezen "bidea erraztu" izana eta Rajoyren Gobernua kolokan jartzen "lagundu" izana, inbestidurarako ituna baitzuten.

Ordezkariak bere alderdikideen txalo zaparrada jaso du Alderdi Popularreko kide izateaz harro dagoela esatean eta Pedro Sanchezi eta horren jarraitzaileei honakoa esatean: "Ez gaituzte umilduko, ez  dute lortuko".

Halaber, Hernandok esan du "oso harro" dagoela Mariano Rajoyren moduko presidentea izateaz, "suntsituta zegoen herrialdea berreraiki du". Era berean, PPk utziko duen Espainia oso "bestelakoa da" sozialistek 2011an utzi zutenarekin.

Zentsura-mozioren eztabaidan, Hernandok Sanchezen mozioa babestuko duten alderdi guztiak kritikatu ditu, baina PSOEren hautagaia ere, besteak beste, independentisten eta EH Bilduren botoak onartzeagatik, baina Ciudadanos ere kritikatu du.

PPren ordezkariak independentisten babesa zeren truke jaso duen azaltzeko eskatu dio Sanchezi, eta, abisatu duenez, PPk ez du onartuko "gaizkileek zigorgabetasunez,  immunitateaz eta indultuez" gozatzea.

Gainera, "kolpistekin" gobernatzeko prest egotea kritikatu dio Sanchezi. Horren ildotik, Quim Torra Generalitateko presidenteari "arrazista" berriz deitu edo hemendik aurrera "ahaztuko" ote duen galdetu dio.

Hitz gogorrak erabili ditu EH Bilduren botoak aipatu dituenean, "ETAren lagunak", Gobernu espainiarraren presidente izateko onartu baititu, eta biktimei begiratu ahal izango dien galdetu dio.

Hernandok gogor kritikatu du Sanchez EH Bilduren babesa onartzeagatik

 

Sanchezen erantzuna

Pedro Sanchezek, Hernandori erantzunda, PSOEk gobernu espainiarrekiko izandako leialtasuna berak ere izateko eskatu dio PPri.

Halaber, aurrera jarraitu ahal izateko buruzagitza "berriztu", euren burua "birsortu" eta "PPren ordezkaritzan presidente garbiak eta eredugarriak ikusi nahi dituen Espainia kontserbadorea ordezkatu" ahal izatea esan dio.

Sanchezek onartu du sortuko den Gobernuak zailtasunak izango dituela, baina gogorarazi egin du hori dela Europako demokrazien joera: "parlamentu zatituak, eta adostasuna eta elkarrizketa behar duten demokraziak".

"(Europan) Ez dagoena -esan dio Sanchezik PPren ordezkariari- justiziak zigortutako alderdiek zuzendutako gobernuak dira".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena