18:27

Politika

Zentsura-mozioa

EH Bilduk Rajoyren aurkako zentsura-mozioa babestuko du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Koalizio soberanistak azpimarratu du Rajoyren kontra egiteak ez duela esan nahi Sanchez babesten duela, "biak alde berean daudelako eta erregimen beraren parte direlako".

2:55
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Marian Beitialarrangoitia diputatuak iragarri du EH Bilduk Mariano Rajoyren kontrako zentsura-mozioaren alde bozkatuko duela, baina zehaztu du hori ezin dela Pedro Sanchezi emandako babes gisa ulertu, "biak ala biak alde berean daudelako eta inposizioan eta ukazioan oinarritutako erregimenaren parte direlako".

Kongresuan egindako agerraldian, Beitialarrangoitiak esan du ezinbestekoa dela Rajoy Gobernutik kanporatzea, Ciudadanosen laguntzarekin bultzatu duen politika "zentralizatzailea eta autoritarioa" eteteko. Alabaina, ohartarazi du Sanchez ez dela konponbidea eta "Estatua demokratizatzeko alternatibarik ez" dagoela.

EH Bilduk Sanchezengan konfiantzarik ez duela esan du, eta "egun batean gauza bat eta hurrengoan kontrakoa egitea" egotzi dio Alderdi Sozialistari.

Horrez gain, Beitialarrangotiak adierazi du Gurtel auziaren epaiak "jakina zena" berretsi duela, "PP alderdi ustela" dela, hain zuzen ere. Era berean, Gurtel auziak Rajoyren izena ez ezik, Aznarrena ere badaramala esan du, "orbanik ez duela erakutsi nahi duen Ciudadanosen babeslearena, alegia".

Horrela bada, Beitialarrangoitiak azpimarratu du zentsura-mozioaren alde bozkatu arren, EH Bilduk jakin badakiela Rajoy eta Sanchez "gauza bera" direla eta PSOEren balizko gobernua "jarraipenaren gobernua" izango dela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena