13:31

Politika

AUTOGOBERNUA

600 herritarrek parte hartuko dute estatutu berriari buruzko foroetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ekainaren 9an egingo dituzte, aldi berean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Gainera, herritarrek beren iritzia eman ahal izango dute Legebiltzarreko edota Eusko Ikaskuntzako webguneen bitartez.

  • Eusko Legebiltzarreko Autogobernu lantaldea. Argazkia: EFE

    Eusko Legebiltzarreko Autogobernu lantaldea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

600 herritarrek parte hartu ahal izango dute estatutu politiko berriaren inguruan ekainaren 9an Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo diren eztabaida foroetan. Hiri bakoitzean 200 pertsona elkartuko dira eta beren proposamenak egiteko aukera izango dute Legebiltzarreko Autogobernu lantaldean lantzen ari diren testuari buruz.

Eusko Ikaskuntzak bultzatutako prozesu parte-hartzailearen baitan kokatzen dira hiriburuetako foroak eta azken helburua herritarrek estatutu politikoaren eztabaidan esku hartzea da.

Aurrez aurreko eztabaida foroetan parte hartu ezin duten herritarrek beren iritziak helarazteko aukera izango dute Eusko Legebiltzarraren edota Eusko Ikaskuntzaren webguneen bitartez.

Ekainaren 9ko aurrez aurreko jardunaldiek bost ordu iraungo dute, eta hiru bloke tematiko izango ditu: subjektu politikoaren definizioa, elkarbizitzari eta giza eskubideei buruzko analisia eta autogobernu demokratikoa. Azken atal horretan, estatutu politiko berriak izango dituen eskumenak definitzen saiatuko dira.

Jone Berriozabal Autogobernu lantaldeko koordinatzaileak azaldu duenez, prozesu parte-hartzaileak euskal gizartearen "aniztasuna" islatzea ahalbidetuko du. Era guztietako iritziak jasoko dituzte (zentsurarik gabe) eta ez da mugarik jarriko herritarren egin ahal izango dituzten proposamenei, horren arabera.

Prozesu parte-hartzailearen ondorioak txosten batean jasoko ditu Eusko Ikaskuntzak, eta Legebiltzarrari helaraziko dizkio irailaren 30a baino lehen. Gero, Legebiltzarrak erabakiko du herritarren ekarpenak aintzat hartu ala ez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena