Politika
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK
EITB.EUS
EH Bilduk Gasteizerako eta Arabarako duen proiektu politikoa 'hobekien ordezkatzen' duten kideak direla esan du koalizio abertzaleak.
Kike Fernandez de Pinedo eta Miren Larrion.
Kike Fernandez de Pinedo eta Miren Larrion izango dira EH Bilduren Araba eta Gasteizko zerrendaburuak, hurrenez hurren, 2019ko Udal eta Foru Hauteskundeetan. Ezker abertzaleko koalizioak esan duenez, "izenak emateko epea agortuta, Arabako Mahai Politikoaren aho bateko babesa duten hautagaitza bakarrak aurkeztu dira bai Arabako zein Gasteizerako".
Ondorioz, ez da bozketarik egingo eta Hauteskunde Batzordeak zerrendaburuak izendatu ditu. Arabako Mahai Politikoaren nabarmendu du EH Bilduk Gasteizerako eta Arabarako duen proiektu politikoa "hobekien ordezkatzen" duten kideak direla Larrion eta Fernandez de Pinedo.
"Luze erakutsi dute euren gaitasuna eta herrialde zein hiriburuarekiko daukaten konpromiso eta ardura maila eta, ondorioz, irabazita dute ere herritar askoren artean Arabako Ahaldun Nagusi eta Gasteizko Alkate izateko sinesgarritasun eta konfiantza maila", azaldu du EH Bilduk ohar batean.
Kike Fernandez de Pinedo (Gasteiz, 1961) Euskal Filologian lizentziatua, Bigarren Hezkuntzako irakaslea da. 2011-2015 legealdian Gasteizko Udaleko EH Bilduko bozeramailea izan zen eta, gaur egun, Arabako Batzar Nagusietako EH Bilduko bozeramailea da.
Miren Larrion (Legazpi, 1969) Industria Ingeniaritza Doktorea, UPV-EHUko irakaslea eta UEUko kidea da. Legealdi honetan Gasteizko Udaleko EH Bilduko bozeramailea da eta 2016tik eusko legebiltzarkidea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa