Politika
Katalunia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Horrela, presidenteak desblokeatu egin du Generalitatea, Espainiako Gobernuak onartuko lukeen Exekutibo bat osatu baitu.
Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidentea dekretu berria sinatzen. Argazkia: EFE
Quim Torra Kataluniako Gobernuko presidenteak desblokeatu egin du Generalitatearen egoera, ordezkatu egin baititu espetxean -Jordi Turull eta Josep Rull- eta Belgikan -Toni Comin eta Lluis Puig- kontseilariak.
Espainiako Gobernuak espetxean eta Belgikan dauden kontseilariak berriz ere arbuiatu eta gero hartu du horiek ordezkatzeko erabakia Torrak.
Hori horrela, Generalitateko presidenteak Elsa Artadi (Junts per Catalunya) izendatu du Presidentetza kontseilari eta bozeramaile, Jordi Turullen ordez.
Gainera, Alba Verges (ERC) izango da Osasun kontseilari, Antoni Cominen lekua hartuta. Damia Calvetek (Junts per Catalunya) Josep Rullen tokia hartuko du Lurralde eta Iraunkortasun Kontseilaritzan, eta Laura Borrasek (Junts per Catalunya) Lluis Puigena Kulturan, eta Maria Angels (PDeCAT) Enpresa eta Ezagutza kontseilari izango da.
Torrak "eskerrak" eman dizkie Jordi Turull, Josep Rull, Lluis Puig eta Toni Comin kontseilari ohiei, erakutsi duten “eskuzabaltasunagatik”.
El Periodico de Catalunya egunkariak ematen dituen sarietan agerraldia egin du Torrak, kontseilariak aldatzea erabaki duela jakin eta gero.
"Haiekin dudan konpromisoa betiko da", azpimarratu du, eta Gobernu berriaren helburuetako bat preso edo erbestean dauden politikari katalanen askatasuna lortzea izango dela erantsi du.
Espainiako Gobernuaren jarrera salatu du, "Kataluniako erakundeek hartutako erabaki demokratikoak boikotatu dituelako". Gatazka politiko guztiak elkarrizketaren bidez konpondu behar direla aldarrikatu du.
"Ezin dugu onartu preso eta iheslari politikoak egotea, existitzen ez diren delituak egotzita", nabarmendu du.
Bestalde, Torrak adierazi du jakin badakiela Kataluniako herritar guztiak independentziaren aldekoak ez direla, baina garrantzitsuena hitz egitea dela zehaztu du. "Hitzak ez du zatiketarik eragiten; isiltasunak eta inposizioak zatitzen du gizartea", esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa