Politika
zentsura-mozioaren harira
Agentziak| erredakzioa
Rajoyren hitzetan, Pedro Sanchez "nola edo hala eta edonorekin" Gobernuko presidente izateko zentsura-mozioa aurkeztu du PSOEk.
Mariano Rajoy gaurko agerraldian. Argazkia: EFE.
Mariano Rajoy Espainiako presidentearen hitzetan, PSOEk aurkeztutako zentsura-mozioa Espainiarentzat txarra izateaz gain, kaltegarria da espainiarren etorkizunerako eta "egun behar-beharrezkoa den" egonkortasunaren aurka doa.
Ministroen kontseiluaren bileraren ostean agertu da Rajoy Moncloako Jauregian sozialistek aurkeztutako ekimenaren inguruan bere ikuspuntua azaltzeko.
"Mozio hau txarra da Espainiarentzat eta espainiarrentzat; zalantzak pizten ditu eta kaltegarria da hiritar guztien etorkizunerako", esan du.
Rajoyren hitzetan, Pedro Sanchez "nola edo hala eta edonorekin" Gobernuko presidente izateko zentsura-mozioa aurkeztu du PSOEk; "gainerako berdin dio", esan du.
Espainiako Gobernuko presidentearen ustez, Sanchezek ez du "aginte moralik" zentsura-mozioa aurkezteko; "Espainiako politikan bere tokia bilatzeko" helburu bakarra baitauka.
Zentsura-mozioa aurrera eramateko PSOEk dituen aukerak ere aipatu ditu Rajoyk; alde batetik, Ciudadanos eta Podemosen babesa lortzea; edo, bestetik, ERC eta PDeCat independentistekin batzea. Horretarako, Carles Puigdemont eta Quim Torraren babesa beharko luke, eta laguntza horiekin "edozein Gobernu bideraezina" da, eta Sanchezek hori badaki eta "berdin dio".
Espainiako presidentearen ustez, zentsura-mozioa "faltsukerian" oinarritzen da; Gurteleko epaiak ez duelako egungo Gobernuko kide bat ere ez kondenatu.
Rajoyk gogoratu duenez, 2003an Pozueloko eta Majadahondako udal madrildarretan gertatutakoagatik kondenatuak izan dira Gurtel auzikoak, eta "horiek ez dute egungo Gobernuarekin harremanik".
Halaber, epaiak PPren erantzukizun zibila, eta ez penala, ezartzen duela esan du; alderdiak, epaiak jasotzen duen bezala, "ez zuen egitateen berri".
Azkenik, Rajoy legealdia bukatzearen alde dagoela esan du, eta hauteskundeak aurreratzeko (Ciudadanosek eskatutakoa) "ohituraren" aurka agertu da, alderdien interesei erantzuten diolako, eta legealdia bukatzeak, aldiz, onuragarri da denon intereserako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa