Politika
PRESOAK
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
61 urteko euskal presoa Alençon hiriko kartzelan zegoen, 830 kilometrora.
Mont-de-Marsango espetxea. EiTBren artxiboko irudia.
Frantziako Gobernuak Luis Iruretagoiena Lanz euskal presoa Mont-de-Marsan Landetako hiriburuko kartzelara lekualdatu du, Etxerat presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez.
61 urteko euskal presoa 20 urteko kartzela zigorra betetzen ari da, eta orain arte Alençon hiriko kartzelan zegoen, 830 kilometrora.
2007ko irailaren 1ean atxilotu zuten, Frantziako Cahors udalerrian, Lot departamenduan.
Frantziako Justiziak 20 urteko kartzela zigorra ezarri zion 2013ko martxoan, Garikoitz Aspiazu eta Mikel Carrera Saroberekin batera epaitu zutenean.
Iruretagoienaren lekualdatzea aintzat hartuta, Frantziak 13 euskal preso gerturatu ditu urtea hasi denetik.
Luis Iruretagoiena euskal preso politikoa Mont-de-Marsaneko espetxera lekualdatu dute. Luis Iruretagoiena Alençoneko espetxean zegoen (830 km) https://t.co/Ia5hADvMwO
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) 17 de mayo de 2018
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa