11:38

Politika

IKERKETA

Cifuentes auziko epaileak Pablo Casadoren masterrari buruzko ikerketa abiatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Madrilgo 51. Instrukzio Epaitegiko titularrak atal berezi bat zabaldu du. PPko buruzagia justiziari laguntzeko prest agertu da 'dena lehenbailehen argi' dadin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cristina Cifuentes Madrilgo Erkidegoko presidente ohiaren masterraren auzia ikertzen ari den Carmen Rodriguez-Medel Madrilgo 51. Instrukzio Epaitegiko titularrak atal bereizi bat zabaldu du, Pablo Casado PPko Komunikazio idazkariordeak masterra nola eskuratu zuen argitzeko. Casado eta Cifuentes ikasturte ezberdinetan matrikulatu ziren.

eldiario.es agerkari digitalak zabaldutako informazioaren arabera, magistratuak Cifuentesen masterraren ikerketan atal bereizi bat zabaltzea agindu du Ignacio Escolar hedabide horretako zuzendariaren adierazpenak entzun ostean.

Apirilaren 10ean, Cifuentes auziaren berri eman eta egun gutxira, Pablo Casadok hedabideen aurrean agerraldia egin zuen "Zuzenbide Autonomiko eta Lokala" masterrari buruzko azalpenak emateko. Azaldu zuenez, masterreko 22 ikasgaietatik 18 baliozkotu zizkion Juan Carlos erregea Unibertsitateak, eta baliozkotze hori egiaztatzen zuten dokumentuak erakutsi zituen.

Casadok antzinako doktoretza ikastaroekin parekatu zuen eta hainbat dokumentu erakutsi zituen. PPko buruzagiak nabarmendu zuenez, eskoletara joan gabe eta azterketarik egin gabe lortu zuen masterra gainditzea, lanen bitartez.

Casado, justiziari laguntzeko prest

Auziaz galdetuta, Alderdi Popularreko Komunikazio idazkariordeak esan du epaileari "gardentasun guztiarekin" mintzatuko zaiola "dena lehenbailehen argi dadin".

"Erabat lasai nago. Hedabideek eskatu zidatenean informazio guztia eman nuen, eta beste alor batetik bestelako argibideak eskatuko balizkidate, eman beharreko azalpenak emango nituzkeela azaldu nuen", adierazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena