19:52

Politika

INBESTIDURA SAIOA

Quim Torrak porrot egin du lehen bozketan, eta astelehenean saiatuko da berriro

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Igande honetan CUPen batzorde polikoak erabakitzen duenaren menpe geratu da dena. Horien lau diputatuak berriz ere abstenitzen badira, Torra presidente izendatuko dute astelehenean.

  • Quim Torrak ez du gainditu larunbat honetako bozketa. Argazkia: EFE

    Quim Torrak ez du gainditu larunbat honetako bozketa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Quim Torra JxCaten Generalitaterako hautagaiak ez du lehen bozketan presidente izendatzeko behar zuen gehiengo osoa lortu. Beraz, asteleheneko bozketara itxaron beharko du. Bigarren bozketa horretan, nahikoa luke gehiengo soila.

Torrak aldeko 66 boto jaso ditu, JxCateko eta ERCkdiputatu guztienak -Carles Puigdemontek Berlindik, Antoni Cominek Belgikatik eta Jordi Sanchez, Jordi Turull, Josep Rull, Oriol Junqueras nahiz Raul Romevak kartzelatik delegatutakoak barne-, CUPeko ordezkarien lau abstentzio eta Ciudadanosek, PSCk, Catalunya en Comu-Podem eta PPCk emandako kontrako 65 boto.

Igande honetan CUPen batzorde polikoak erabakitzen duenaren menpe geratu da dena. Horien lau diputatuak berriz ere abstenitzen badira, Torra presidente izendatuko dute astelehenean baina ezezkoa bozkatzen badute, berriz ere errepikatu beharko lirateke hauteskundeak ziur aski.

CUPen abstentzioa behar du

Eguerdian egin duen aurkezpen hitzaldian, 'Kataluniako errepublika' aldarrikatu du Torrak.

Arratsaldeko interbentzioetan, bere hitzaldiarekin "sua piztea" eta "fundamentalista izatea" leporatu diote Ciudadanosek, PPk eta PSCk Torrari. Aitzitik, CUPi ez zaio hitzaldi gogorregia iruditu eta "independentziaren alde egin beharrean autonomismoaren alde" egiteko arriskua duela esan dio Carles Riera CUPeko diputatuak Quim Torrari.

Azken bozketaren aurretik hitza hartu du berriz Torrak eta CUPeko ordezkariei esan die presidente izendatzen badute bere Gobernuak ez duela "autonomismorik egngo", "errepublika delako bide bakarra".

Hitz horiek ez dituzte gaurkoan CUPeko ordezkariak konbentzitu. Ikusi egin beharko da zer erabakitzen duten bihar.

VOTACION PARLAMENT CAPTURA 1280X720

Bozketa Kataluniako Parlamentuan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena