11:33

Politika

katalunia

Quim Torraren inbestidura saioa larunbatean abiatuko da, 12:00etan

Agentzia | Erredakzioa

Aukeratzekotan, astelehenean izendatuko lukete presidente, betiere CUPek abstentziora joko balu. Igandean erabakiko dute antikapitalistek bigarren saio horretan zer bozkatu.

1:41
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Quim Torra (JxCat) Kataluniako presidente izendatzeko inbestidura saioa larunbat eguerdian abiatuko da, Ganberak ohar batean jakinarazi duenez. Aurrez, hautagaitzari buruz galdetu die telefonoz Roger Torrent Parlamentuko presidenteak.

Saioa larunbatean abiatuta ere, astelehenean aukeratuko lukete Torra presidente, lehen bozketan izendatzeko nahikoa babes ez duelako (gehiengo osoa behar da horretarako —68 boto—, eta JxCat eta ERC alderdiek 66 eserleku dituzte). CUPek zuri bozkatuko du, eta gainerako alderdiek, kontra.

Bigarren bozketan gehiengo soila behar du hautagaiak presidente izendatua izateko. CUPek abstentziora joko balu, babes nahikoa izango lukete JxCat eta ERC alderdiek, gainerako alderdiek 65 boto dituztelako. Halere, aukera hau ere ez da guztiz ziurra, CUPek "ez" bozkatzea ere baduelako.

 

 

CUP, gako

Hain justu, antikapitalistek euren kontseilu politikoa bilduko dute igandean, astelehenean eman beharreko botoa erabakitzeko.

Natalia Sanchez diputatuak azaldu duenez, CUPeko hiru lurralde biltzarrek bigarren saio horretan ezetz bozkatzea eskatu dute, zuri beharrean. Kontseilu politikoak du azken hitza.

CUPeko lau diputatuek "ez" bozkatuko balute, Torrak ez luke izendatua izateko behar duen gehiengo soila eskuratuko (69 kontrako boto izango lirateke eta 66 boto alde).

"Lurralde biltzar horiek uste dute egungo egoera politikoak gogoeta behar duela, Torraren hautagaitzari eta bere proiektu politiko autonomistari "ez" esatea hausnartu behar dela", adierazi du diputatuak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena