Politika
Memoria Historikoa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
1977an eman zioten dominagatik jasotzen du pentsio hori. Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak ehunka pertsona torturatu zituela gogoratu eta diru-laguntza hori ken diezaiotela eskatu du.
'Billy el Niño'ren artxiboko irudia. Argazkia: EiTB
Juan Antonio Gonzalez Pacheco 'Billy el Niño' ezizenez ezaguna den inspektore frankistak biziarteko pentsioa kobratzen duela eta ohikoa baino % 15 handiagoa dela ohartarazi du Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak.
1977an, Rodolfo Martin Villa orduko Gobernazio ministroak Zilarrezko Domina eman zion 'Billy el Niño'ri eta horregatik jasotzen du orain aipatu pentsioa.
Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak azalpenak eskatu zizkion Espainiako Gobernuari eta Barne Ministerioak erantzun dio hala dela, 1977an jaso zuen domina dela eta, egun % 15ean handitutako pentsioa kobratzen duela.
Elkartearen iritzian, "oso larria da 'Billy el Niño' torturatzaileari pentsioa ematea, diktadura frankistari aurre egin zioten ehunka gizon eta emakume torturatzeagatik domina bat eman ziotelako".
"Polizia politiko gisa, askatasunaren kontrako hamaika delitu egin zituen; torturatzeko makina bat izan zen, askatasunaren alde borroka egin zuten pertsonak jazarri eta iraintzeko makina", salatu du.
Gauzak horrela, Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak jakinarazi du bizi osorako pentsio hori ken diezaiotela eskatuko duela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa