21:26

Politika

ETA-ren amaiera

Giza eskubideei buruzko agenda bakarra eskatu die Amnistia Internazionalak gobernuei

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

ETAren amaierak ireki duen aro berrirako, giza eskubideei buruzko agenda bateratua landu dezatela eskatu die Amnistia Internazionalak Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Espainiako Exekutiboari.

  • Esteban Beltran (AI) eta Uxue Barkos. Argazkia: Nafarroako Gobernua

    Esteban Beltran (AI) eta Uxue Barkos. Argazkia: Nafarroako Gobernua

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Esteban Beltran Amnistia Internazionalak Espainian duen zuzendariak nazioarteko zuzenbidean oinarritutako giza eskubideei buruzko agenda bakarra landu dezatela eskatu die Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Espainiako Exekutiboari, ETAren amaierak ireki duen testuinguru berriari heltzeko.

Beltran Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentearekin bildu da arratsalde honetan, eta, besteak beste, eskaera horren xehetasunak azaldu dizkio.

Agenda bateratu horren helburu nagusiak hauek izango lirateke: batetik, argitu gabe geratu diren ETAren atentatuak argitzea; bestetik, gerra zikina egin zuten talde armatuek, tarten GALek, egindako krimenak ikertzea; eta hirugarrenik, terrorismoaren borrokaren baitan azken 50 urteotan Euskal Herrian torturak eta tratu txarrak pairatu dituzten pertsonak biktimatzat aitortzea.

Atentatu guztiak, ETAk nahiz gerra zikinak eragindakoak, argitzea "biktimentzat ezinbestekoa" dela azpimarratu du Beltranek, baita tortura eta tratu txarren biktimak aitortzea ere.

Halaber, euskal presoak Euskal Herriko kartzelatara hurbiltzeko, presoek banakako eskaerak gauzatu ditzatela bultzatu behar dela uste du Amnistia Internazionalak.

Beltranek azpimarratu du proposamen hau munduko beste gatazka batzuetan izandako esperientzietan oinarritzen dela. "Orrialdea pasatu aurretik beharrezkoa da orrialdea irakurtzea", erantsi du iraganean gertatutakoa argitzeko beharraren garrantziaz ohartarazita.

"Orain inork ez du begiratuko auto azpian, hori iragana baita; baina orain egia, justizia eta erreparazioaren garaia da, hau guztia berriro gerta ez dadin", nabarmendu du.

Bestalde, Espainiako terrorismoaren kontrako legea zalantzan jarri du, "anbiguoa" eta "beste garai batekoa" dela esanez. Araudi hori aldatu egin behar dela adierazi du, "adierazpen askatasun arazo larriak" eragiten ari delako, "terrorismoa goratzearen akusaziopean".

Ildo horretan, Altsasuko auziaren epaiketa jarri du adibidetzat. Kasu horrek terrorismoaren kontrako legedia aldatzea premiazkoa dela erakusten duela esan du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena