Politika
KATALUNIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Puigdemonten inbestidura telematikoa ahalbidetuko lukeen legearen aurka Espainiako Gobernuak jarritako helegitea onartuko du aste honetan Auzitegi Konstituzionalak, eta bertan behera geldituko da.
Auzitegi Konstituzionala. Artxiboko argazkia: EFE
Estatu Kontseiluak aho batez onetsi du, Mariano Rajoyren Gobernuak Kataluniako Presidentzia Legearen aurkako helegitea aurkeztea Konstituzionalean. Aipaturiko legeak Carles Puigdemonten inbestidura telematikoa ahalbideratuko luke.
Instituzio horretako iturriek azaldu dutenez, pasa den ostiralean Ministro Kontseiluak eskatutako txostena ez da loteslea eta gaur bertan bidaliko diote Espainiako Gobernuari.
Aurreikuspenak betetzen badira, Auzitegi Konstituzionalak aste honetan bertan onartuko du Rajoyren Gobernuak Kataluniako Presidentzia Legearen aurka jarritako errekurtsoa eta, horrenbestez, bertan behera geldituko da. Konstituzionaleko iturrien arabera, segur aski asteazkenean izango da hori.
Kataluniako Parlamentuak pasa den ostiralean onartu zuen Presidentzia Legearen erreforma, irakurketa bakarraren bidez eta JxCat, ERC eta CUPen babesarekin.
Auzitegi Konstituzionalak apirilean betoa jarri zion Puigdemonten inbestidura telematikoari eta horretarako hautagaia bera Parlamentuan egotea beharrezkoa zela ebatzi zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa