Politika
Erabakitzeko eskubidea
eitb.eus
Bozkatzera deitutako pertsonen % 14,81ek eman dute botoa, eta horietatik % 97,22 erabakitzeko eskubidearen eta euskal estatu independentearen alde agertu dira.
Albisteak (3)
Gure Esku Dago plataformak jakinarazi duenez, 13.667 herritarrek hartu dute parte erabakitzeko eskubideari buruz gaur Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako 22 udalerritan antolatutako galdeketetan. Beraz, bozkatzera deitutako pertsonen % 14,81ek eman dute botoa.
13.689 pertsona horietatik, erabakitzeko eskubidearen eta euskal estatu independentearen alde agertu dira % 97,22; kontra % 1,67; bozen % 0,82 zuri izan dira dira; eta % 0,28, berriz, baliogabeak.
Orain arte egindako 202 kontsultak kontuan izanik, 189.000 dira jadanik Euskal Herriaren etorkizunaz hitz egiteko mobilizatu diren herritarrak. Esparru berrietara iristea da GEDren aurtengo helburu nagusietako bat. Gaurkoak kontuan hartuta, Euskal Herriko biztanleen herena bizi den eremuetara iritsi dira dagoeneko galdeketak, baita erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida ere, normaltasun osoz.
Etorkizuna eraikiz
Joan den ostegunean Laudion egindako agerraldi bateratuan, antolatzaileek garrantzia berezia eman nahi izan zioten gaurko egunera iristea ahalbidetu duen prozesuari, ariketa demokratiko berri bati bide emateko: "Nahiz eta jakin maiatzaren 6ko galdeketen ondoren ez dela alkaterik aldatuko eta ez dugula lau urtetako politikan zuzenean eragingo, argi dugu prozesu honek merezi duela. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzetik nola gauzatu jakitera pasatu gara. Galdeketaren ostean, gure herria helduagoa izango da, ahaldunduagoa, burujabeagoa. Eraiki nahi dugun etorkizunetik eta erabakitik hurbilago egongo gara. Hurbilago gaude". Hauteslekuak itxi osetan ideia bera berretsi dute antolatzaileek: "Merezi izan du".
BEHIN BETIKO EMAITZAK
Hurrengo olatua
Datorren igandean Oteitzan egingo den herri galdeketa eta gero, hurrengo olatua azaroaren 18an izango da: Donostian eta Irunen. Maiatzaren 19an izango du hurrengo hitzordua GED plataformak, Iruñean egingo duten giza-armarrian.
Halaber, ekainaren 10erako antolatutako giza-kate erraldoiarekin bidean mugarri bat jartzeko asmoa azpimarratu dute gaur Zelai Nikolas eta Josu Etxaburu bozeramaileek: "Elkarrekin ziklo berri bat zabaltzera goaz eta guztion artean irudikatu behar dugu etorkizunean nahi dugun herria".
Honako hauek dira gaurko parte-hartze datuak, herriz herri:
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa