19:16

Politika

Kartzelatik at

Zulueta, Enparantza eta Sarriegi abokatuak aske geratu dira

Erredakzioa

Abokatuak bermepean aske uzteko erabakia hartu zuen Auzitegi Nazionalak ostegun honetan, ihes egiteko arriskua jaitsi dela ulertuta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arantza Zulueta, Jon Enparantza eta Iker Sarriegi abokatuak euskal presoen "komisario politiko" gisa lanean ari ziren iragan apirilean atxilotu zituzten arte. Hirurak aske geratu dira azken orduetan, Auzitegi Nazionalak ezarritako 60.000 fidantzak ordaindu ostean.

Enparantza eta Sarriegi arratsaldeko lehen orduan atera dira Granadako eta Puerto III-ko (Cadiz) espetxeetatik. Zulueta, ostera, atzo atera zen Alhaurin de la Torreko (Malaga) kartzelatik, 20:00ak aldera.

Atxilotu zituztenean, hiru abokatuak espetxeetan ETAren "komisario politikoak" zirela ziurtatu zuen Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak, izan ere, presoen kolektiboan jarrera bat gordetzeko arduradunak ziren.

Abokatuak bermepean aske uzteko erabakia hartu zuen Auzitegi Nazionalak ostegun honetan, ihes egiteko arriskua jaitsi dela ulertuta, izan ere, duela zazpi hilabete sartu zituzten kartzelan.

Hala ere, Zuluetak, Enparantzak eta Sarriegik epaileen baimenik gabe erbestera joatea debekaturik dute, eta epaitegietan agertu beharko dira astero.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena