18:27

Politika

ETAren amaiera

Terrorismoaren aurkako Ituna deituta, aldierdien batasuna bilatuko du Zoidok

Agentziak | Erredakzioa

Ituna sinatu duten taldeen arteko batzarrak ez dauka oraindik datarik, baina Gobernuak alderdien batasuna bilatuko du ETAren desegitearen aurrean.

  • Juan Ignacio Zoido / EFE.

    Juan Ignacio Zoido / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Juan Ignacio Zoido Barne ministroak Terrorismoaren aurkako Ituna sinatu duten alderdiak deitu ditu datorren asterako, ETAren desegitearen ondorengo egoerari buruz hitz egiteko. Espainiako Gobernuaren presidente Mariano Rajoyk iragarri du, Moncloa Jauregian emandako hitzaldian, baina ministroa buru izango du bilerak.

Rajoyrentzat, Terrorismoaren aurkako Ituna demokraten batasunaren sinboloa izan da, hamarkadetan zehar, terroristen aurrean, eta orain "demokrazian, justizian eta Espainian sinesten dugunon batasun elementua" izan behar da.

Gobernuko iturriek esan dutenez, exekutiboa arratsalde honetan hasiko da alderdiekin hitz egiten, Itunaren batzarraren data zehazteko.

Deialdi honekin, Gobernuak alderdien arteko batasunaren irudia eman nahi du, baina exekutiboaren iturrien arabera, horrek ez du esan nahi alderdi guztiak bat etorriko direnik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena