20:44

Politika

ETA-REN AMAIERA

Josu Urrutikoetxeak eta Marixol Iparragirrek irakurri dute ETAren azken agiria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

ETAko bi militante historikok jarri diote ahotsa ETAren azken komunikatuari. Biek testu bera irakurri dute hainbat hizkuntzatan.

1:56
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Urrutikoetxea eta Marixol Iparragirre ETAko bi militante historikok jarri diote ahotsa ETAren azken agiriari.

Urrutikoetxeak ETAren izenean elkarrizketa prozesuetan parte hartu izan du eta Iparragirre, ostera, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) solaskideetako bat da.

ETAn ibilbide luzea egin du Josu Urrutikoetxeak, 70eko hamarkadan hasita. 2002an hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen Espainiak, baina ez dute topatu.

1989an atxilotu zuten Baionan. Frantziako Justiziak 10 urteko kartzela-zigorra ezarri zion eta, 1996an, Espainiaren esku utzi zuen. Sokoa auziaren baitan, Auzitegi Nazionalak Urrutikoetxea espetxeratzeko agindua eman zuen. Alabaina, 2000. urteko urtarrilaren 14an, Auzitegi Gorenak libre utzi zuen, akusazio horren pean Frantziak epaitu eta zigortu zutelako jada.

Kartzelan zegoela, Euskal Herritarrok taldeko parlamentari izendatu zuten. Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko kidea izan zen, baita Ugaoko zinegotzia ere.

2002ko azaroan, legebiltzarkide zenean, Auzitegi Gorenak deklaratzera deitu zuen, ETAk 1987an Zaragozako kuartelaren kontra egin zuen atentatuaren harira. Urrutikoetxea, baina, ez zen auzitegira joan eta Gorenak hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen. Harrezkero, ihesean dago.

Marixol Iparragirre ETAko militante historikoa, berriz, espetxean dago egun.

ETAn 1981an sartu zela uste da. Araba eta Madril taldeetakoa kidea izan zen, 1984-1987 eta 1992-1993 urteetan, hurrenez hurren. Ondoren Frantziara ihes egin zuen.

2004ko urriaren 3an atxilotu zuten, Salis-de-Bearneko etxe batean, Mikel Albisurekin batera. Garai hartan ETAren finantzazioaz arduratzen zen Iparragirre.

Mikel Albisu eta biei 20 urteko espetxe-zigorra ezarri zien Parisko Auzitegiak, 2010eko abenduaren 17an. Ebazpenaren arabera, Albisu ETAko buruzagi politikoa zen eta Iparragirre erakundearen finantzazio arduraduna.

2012ko apirilaren 13az geroztik, Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) bozeramaileetako bat da Iparragirre.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena