15:32

Politika

ETA-ren amaiera

ETAk 'egitura guztiak' desegin dituela iragarri die erakundeei eta eragile politikoei

Agentziak | Erredakzioa

Eskutitz batean, "egitura guztiak erabat desegin dituela" iragarri du erakundeak, eta bukatutzat eman ditu "bere ziklo historikoa eta funtzioa".

2:01
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETAk ziklo historikoa amaitutzat emateko erabakiaren berri eman du apirilaren 16ko data duen eskutitz batean, eta "bere egitura guztiak erabat desegin dituela" iragarri du.

Zenbait instituzio eta eragile politikori bidalitako eskutitzean, EFE agentziak aditzera eman duenez, ETAk "bere ziklo historikoa eta funtzioa amaitutzat emateko" erabakia transmititu du, "bere ibilbideari bukaera emanez". "Ondorioz, ETAk bere egitura guztiak erabat desegin eta bere ekinbide politikoa bukatutzat jo du", gehitu du.

ETAren arabera, desegiteko erabakiak "ez du gainditzen, ordea, Euskal Herriak Espainia eta Frantziarekin duen gatazka politikoa". "Gatazka ez zen ETArekin hasi eta ez da ETAren ibilbidearekin batera bukatu", gehitu du eskutitzean.

Era berean, ETAk "bere borrokaren ondorioz eragin duen sufrimendua aitortzen du", eta esan duenez, Espainiako eta Frantziako gobernuen "gatazka konpontzeko borondate ezak" eta "huts egindako aukerek konfrontazioaren luzapena eragin du eta alde anitzeko sufrimendua areagotu".

"Urtetako konfrontazioak zauri sakonak utzi ditu eta sendabide egokia eman behar zaie. Batzuk odoletan daude oraino, sufrimendua ez baita iraganeko kontua", gehitu du ETAk.

 

ETA GUTUNA

ETAk erakundeei eta eragile politikoei igorritako gutuna. Argazkia: EFE

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • ETA
  • Politika

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena