10:55

Politika

Epaia

Bertan behera utzi dute Iruñeko udaletxearen fatxadan jarritako ikurrinaren auzia

Agentziak | Erredakzioa

Iruñeko Udalak 8000 euro ordaindu beharko ditu epaiketaren gastuengatik, estalpe legalik ez zuela izan egotzi baitio epaiak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iruñeko administrazioarekiko auzien epaitegiak bertan behera utzi du 2017ko uztailaren 6an, San Fermin jaien hasiera zela eta, udaletxeko fatxadan ikurrina jarri izana, UPNk agiri batean jakinarazi duenez. Bestalde, Iruñeko Udalak 8000 euro ordaindu beharko ditu epaiketaren gastuengatik. Iruñeko UPNk eta Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak Nafarroan helegitea aurkeztu zuten ikurrina jarri izanagatik.

Epaiaren arabera, Iruñeko Udalak "ez du estalpe legalik" eta Ikurren Legea indargabetu zuen legeak "ez du Nafarroakoa ez den beste erkidego bateko banderaren erakusketa arautzen ezta babesten ere".

Era berean,"ikurrina jarri izana pluraltasun politikoaren barruan sartzen ez dela" ezarri du epaiak, "printzipio hori ez baitago legearen gainetik".

Enrique Maya UPNko bozeramailearen hitzetan, "Asironen obsesioen eta haren agenda nazionalistaren ondorioz heldu da kondena". "Bildu eta Geroa Bai alderdiek, Aranzadi/Podemos eta IEren laguntzarekin, beren euskal nazionalismoa inposatu nahi diete iruindarrei".

Bestalde, Iruñeko Udalak jakinarazi duenez, apelazio helegitea aurkezteko aukera aztertzen ari da.

Izan ere, Udalaren ustez, "ikurrina jartzeko aurrekari oinarridunak daude, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak eta Auzitegi Gorenak Nafarroako zenbait udaletxetan ikurrina udalerrietako banderekin, erkidegokoarekin, Espainiakoarekin eta Europakoarekin batera jartzea baimendu baitzuten".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena